Meza Nagusia

2024/12/12
Meza Nagusia

Oraingo gazteek ez dute jakingo zen den meza, eta are gutxiago Meza Nagusia, baina guk, aurreko mendean jaio eta betirako XX. mendekoak izango garenok bai, badakigu zer den Meza Nagusia, badakigu zein zen Elizaren indarra, eta badakigu geratzen zaigula arrastoren bat, arrastoren bat baino gehiago ere bai, gure mundu ikuskeran; bekatua, errua, barkamena.

Iban Urizar "Amorante" eta Uxue Alberdi ere XX. mendekoak izan, eta Meza Nagusia emango dute etzi, larunbata, abenduak 14, 11:00etan Dinamoan, Hitzaren Eskolako ekitaldi irekian.

Meza laburra izango da, eta meza guztiek bezala, sozializatzeko balioko du, zein nola jantzita etorri den ikusteko, eta gero sermoia komentatzeko bermuta hartzen dugun bitartean.

Erantzuna gehitu