Muskerraren bidea
Ez dakit zenbat urte neuzkan Obabakoak irakurri nuenean, hamalau, hamabost, hamasei agian. Bai akordatzen naiz mundua zabaldu zidala liburuak, zirrara batek hartu zuela ene gogoa, liburu iniziatikoa izan zela erabat. Eta ondo akordatzen naiz gero itzulpenak ere etorri zirela, eta espainolezkoa lapurtu egin nuela Donostiako kiosko batean, eta ingelesezkoa arrebari eskatu niola Ingalaterratik ekartzeko. Inglesezko itzulpenaren hitzaurrea Bernardo Atxagaren testu labur bat zen, liluratuta utzi ninduena:
I write in a strange language. Its verbs,
the structure of its relative clauses,
the words it uses to designate ancient things
-rivers, plants, birds-
have no sisters anywhere on Earth.
A house is etxe, a bee erle, death heriotza.
The sun of the long winters we call eguzki or eki;
the sun of the sweet, rainy springs is also
-as you’d expect- called eguzki or eki.
(It´s a strange language but not that strange).
Atzo, tekniko informatiko batekin Asteasura egindako bidaia ederrean, Muskerraren bidea egin genuen, Bernardo Atxagaren lana ardatz hartuta osatutako ibilbide ederra, eguraldi zoragarria genuela lagun, eta tartean testu labur hau aurkitu genuen, eta argazkia egin nion, egunen batean telefonoak oroitzapenetan erakutsiko didan esperantzaz.
Gero, etxera etorrita, akordatu nintzen nonbaiten entzun nuela duela ez asko testu hau irakurrita, eta berehala etorri zitzaidan oilo-ipurdia jarri zidan Jose Luis Padronek Ruper Ordorikari eskainitako "Lizardiren baratza". Eta Obabakoak irakurtzeko astirik ez badaukazu, har ezazu ordubete behintzat, zoragarria da.