Neurria
2025/01/21

Euskal literaturaren zenbakiak txikiak dira. Baina, inoiz Bernardo Atxagak esan zuenaren bidetik, gaurko Berrian Juan Carlos Perezek esaten duena gustatu zait:
Baina nik uste dut —eta orain asmatu dut formulazio hau— gure herri txiki honetan mila pertsona jende asko dela, eta bi milioi mundu osoa direla, eta hor bizi gara gu, eta nik behintzat nahikoa daukat.
Asko dela mila pertsona, alegia, mila entzule, mila irakurle, mila ikusle asko dela.
Beharbada bilduko ditu Azpeitian mila ikusle ITOIZ: udako sesioak pelikulak. Otsailaren 9an eta 10ean botako dugu Soreasu antzokian.