Oin-oharrak

2024/05/08
Oin-oharrak

Anari Alberdi Santestebanen Gari eta goroldiozko liburuan oin-ohar bakarra dago:

[*] Aurikularrekin lotutako pasarte harrigarri bat ageri da Carson McCullers-en Bihotza ehiztari bakartia da liburuaren hasiera aldera. Narratzailea den Mick Kelly neska gazteak dio handitan abeslaria eta asmatzailea izan nahi duela; eta beste asmakizun profetiko batzuen artean hurrengo hau aipatzen du: “Jendeak belarri barruan sartuta edonora eramateko moduko ilar baten tamainako irrati txiki-txikiak asmatuko nituzke”.

1940an idatzia, urteak beharko zituen teknologiak, literaturak asmatutako gailu hori gauzatzeko.

Erantzuna gehitu