Solasaldia Miren Agur Meaberekin

2024/02/27
Solasaldia Miren Agur Meaberekin

 

Gaurkoan hitzordu berezi baten berri eman nahi dugu:

Azpeitiko Emakume Txokoko Literatura Feministako eta Liburutegiko Literatura Solasaldiko taldeek elkarrekin antolatu duten saioan, Miren Agur Meabe idazlea etorriko da, eta bere Begiak zerumugan liburuaz arituko dira martxoaren 7an Azpeitiko Liburutegian, 18:00etan hasita, Ainhoa Aldazabal Gallastegik dinamizatuta.

2020an argitaratutako lana da Begiak zerumugan, egileak aurkezpenean azaldu zuenez, helduek zein haurrek irakurtzeko moduko testuak dakartzana; 68 poema eta 48 aforismo, zehatz izatera.

Idazlearen hitzak dira: “Zerumugarantz ibiltzea bizitzaren aldeko ariketa kontzientea da, jakinik ezinezkoa dela zerumugara iristea”.

Inork saiora joateko asmorik balu, eta aurretik liburua irakurtzeko, jakin liburutegian badirela oraindik ale batzuk. 

Erantzuna gehitu