Xerezaderen artxiboa
2024/05/14
KALE ARTEAN
askaotik sendejara
bilbaon
esperantza
oso mehar, ilun eta laburra
da.
idatzi zuen Gabriel Arestik, eta Bilbaon esperantzak jarraitzen du meharra izaten, baina itxaropen printzaren bat ere ikusten da tarteka. Hantxe sortu zuten eta handixe ari da 2011tik, eta bada zerbait, Xerezaderen artxiboa literatura podcasta, entzuteko literatura, Jasone Larrinaga eta Ana Moralesen lanari esker.
Mila gau eta bat gehiago pasa ditzakezu ipuinak entzuten.