XX. mendeko 100 liburuak
2024/12/04
Milan Kunderak egurra eman zion zerrendari, ez naiz akordatzen Le Rideau liburuan zen, edo Une Rencontre izenekoan. Berdin dio. Milan Kunderak zerrenda osatzeko irizpideak aletzen zituen, eta ez zirela literarioak gehitu. Eta arrazoi du, jakina. Le Monde egunkariak eskatuta, 17.000 lagunen botoekin XX. mendeko 100 liburuen zerrenda osatu zuten, eta zerrenda guztiak bezala, injustua da erabat, baina argigarria ere izan daiteke, edo pistaren bat eman sikiera.
Batzuetan herri normal samar bat izateak inbidia itzela ematen du, bekaitza kasik, eta gustura hartuko nuke euskarazko 100 liburuen zerrenda. Botoa emango luketen 17.000 lagunak bilatu behar...
Hurrengo batean egingo dut nirea.