Zertarako irakurri?

2024/10/02
Zertarako irakurri?
Giacomo Balla artista italiarraren Kateko txakurraren dinamismoa

Susa argitaletxeak atera zuen lehen liburuko lehen poeman, hauxe zioen Xabier Montoiak:

Batzuentzat
Jesukristo gurutzera
(lapurren artean)
igo zenean,
hasten da historia.
Beste batzuentzat, aldiz,
Leninek —txapela kenduz—
«Botere osoa sovieterako»
deiadar egin zuenean,
Finlandiako geltokian.
Niretzat
David Bowiek ilea moztu zuen
egunean.

Baina hil zen David Bowie, eta amaitu da gure historia ere. Behiek trenari nola, jubilatuek obrei bezala begiratzen diogu orain bizitzari, nahiz eta jubilatzeko guk nahi baino gehiago falta. Kondena latza da lana. Gustatzen zaizkizun gauzak egin beharra kondena itzela da, beharra bihurtzen denean. Ze geroz eta gutxiago gustatzen zaizkizu gustatzen zitzaizkizun gauzak, gustatzen zitzaizkizun jendeak, eta gustatzen ez zitzaizkizunak hasten zaizkizu gustatzen.

Hil zela David Bowie, alegia. Eta orain ez dakigu inorentzat ba ote den irakurtzea zorion perfektua.

Hala ere, hobe luke jendeak egunean ordu laurden bada ere hartuko balu irakurtzeko, Lizar Begoñak atzo Berrian argitaratu zuen artikulu hau, esate baterako: Lastoz betetako zerebroak

(Artikuluaren izenburuaren azpian jartzen du bost minutu behar direla irakurtzeko).

Erantzuna gehitu