• Depedro + Mobydick
  • 2016-10-30T21:00:00+01:00
  • 2016-10-30T23:59:59+01:00
  • Jairo Zavalaren bakarkako proiektua da Depedro, gero eta sona handiagoa hartzen ari dena gainera internazional mailan. Atera berri duen laugarren diskoa aurkezten izango dugu Sanagustin kulturgunean, talde formatuan. Aurretik, Mobydick bakarlaria ere oholtza gainera igoko da.
  • Depedro + Mobydick
Azpeitia, E-20730

Depedro + Mobydick

Jairo Zavalaren bakarkako proiektua da Depedro, gero eta sona handiagoa hartzen ari dena gainera internazional mailan. Atera berri duen laugarren diskoa aurkezten izango dugu Sanagustin kulturgunean, talde formatuan. Aurretik, Mobydick bakarlaria ere oholtza gainera igoko da.

2016-10-30 21:00:00+01:00
2016-10-30 21:00:00+01:00
2016-10-30 21:00:00+01:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak
Depedro + Mobydick

Jairo Zavala dago Depedro proiektuaren atzean. Bakarkako ibilbideari ekinez sortu zen Depedro, besteentzat musika egin eta letrak idatzi izanaren ondorioz.Amparanoia, Los Coronas, Calexico taldeentzat, besteak beste. Azpeitian, Sanagustin kulturgunean zuzenean entzuteko aukera izango dugu. Bigarren aldia izango da Zavalak bisita egiten diguna, aurrekoan ‘Casualidades’ (2013) diskoa aurkezten izan baikenuen. Oraingoan ere taldean etorriko da.

‘El pasajero’ izena du atera berri duen disko berriak. Laugarrena du. Bidaia goxoak egitera gonbidatzen duten kantuekin osatu du.  Beregan ohikoa den moduan, kanta xumeak dira baina asko esaten dutenak, asko transmititzen dutenak. Unibertso berezia sortzen du, berea, eta eraman egiten gaitu gainera, nahi gabe.

Beraz, bidaiatzera gonbidatzen zaituztegu urriaren 30ean, Depedroren zuzenekoarekin.

Baina Depedroz  gain, errepikatzen duen gustuko beste artista handi bat ere izango dugu: Mobydick. Eneko Burzako bakarlariaren izen artistikoa da. Ezagutzen dugunok badugu Enekoren ahotsak duen indarraren berri. Plazer bat izango da kontzertu hau, bere osotasunean.