• Izaro+Eraul
  • 2016-12-11T19:00:00+01:00
  • 2016-12-11T23:59:59+01:00
  • Katapulta plataformarekin bat eginez, Kulturaz Kooperatibak sortzaile berriak bultzatzea helburu duen proiektuan parte hartzen dugu. Hortik dator doako kontzertu hau.
  • Izaro+Eraul
Azpeitia, E-20730

Izaro+Eraul

Katapulta plataformarekin bat eginez, Kulturaz Kooperatibak sortzaile berriak bultzatzea helburu duen proiektuan parte hartzen dugu. Hortik dator doako kontzertu hau.

2016-12-11 19:00:00+01:00
2016-12-11 19:00:00+01:00
2016-12-11 19:00:00+01:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea
Izaro+Eraul

IZARO

1993ko Urtezaharrean jaio zen eta honek, bere izateko eraren ADNa markatu zuen. Izaro Andrés Zelaieta Urtezahar jarraitu bat da. Urteko azkeneko eguna bezala da, gauez alai eta egunez besarkadatsua, txanpainaren txispa dauka. Sansilvestre bat abestuz, saltoka, mozorroturik, bere buruaz barrezka,… korrika egin dezake.
Izaro Taldea osatzen dute: Izaro Andrés (ahotsa), Iker Lauroba (gitarra eta pianoa), Ane Bastida (baxua eta kontrabaxua) eta Oriol Flores ( bateria).

 

ERAUL

Pare bat urte inguru darama Asier Beramendik talde irudikatu batentzat abestiak irudikatzen. Salamanca eta Gotemburgoko estenatokietatik ibili da Donostiara itzuli eta Eraul proiektua errealitate bilakatu ahal izan duen arte. Hortarako, lehenik Julen Idígoras, bateria eta perkusioa, eta Borja Antonekin, gitarra elektrikoa eta bibolina (biak Skakeitaneko kideak) elkartu eta, hiruron artean, taldea osatzen amaitu dute: Maria Bustos, txeloa (Humar Quartet); Garazi Esnaola, pianoa (3gabe2, Margot); eta Julen Barandiarán, baxua (Burun Danga). Folk, pop eta blues musiketik elikatzen diren doinuek mugitzen dute Eraul, melankoliaren presentzia handiarekin.