• Oskarbi
  • 2017-02-04T22:00:00+01:00
  • 2017-02-04T23:59:59+01:00
  • 50 urte bete ditu Oskarbik eta ospatzeko kontzertuak emango ditu, horien artean bat Azpeitian. 2016ko udazkenean, kantu berriz osatutako 'Mendira naiz' diskoa kaleratu du.
  • Oskarbi
Azpeitia, E-20730

Oskarbi

50 urte bete ditu Oskarbik eta ospatzeko kontzertuak emango ditu, horien artean bat Azpeitian. 2016ko udazkenean, kantu berriz osatutako 'Mendira naiz' diskoa kaleratu du.

2017-02-04 22:00:00+01:00
2017-02-04 22:00:00+01:00
2017-02-04 22:00:00+01:00
Kontzertua
Soreasu Antzokia
Sarrerak
Oskarbi

Oskarbi taldea 1966ko Eguberritan hasi zen kantuan, beraz 50 urteurrenetan dabiltza azken aldi honetan. Mendira naiz disko berria oraintxe kaleratu dute, hamaikagarrena Oskarbiren ibilbide luzean.

Azpeitian lehen aldiz 1972an kantatu zuten. Gutxienez 1973an, 1974an, 1975an eta 1979an ere izan  zen Oskarbi taldea Azpeitian.

Ehundaka kantaldi eta kontzertu egin dituzte, hona hemen aipamen batzuk: 1986an Eibarko sari nagusiaren irabazleak, 1970an Portugaleten lehen aldiz Baga Biga Higa Sentikaria (Ez Dok Amairurekin), 1975an Madrilgo Ateneoan emkandako kantaldia, 1976an Donostiako belodromoan 24 Ordu Euskaraz kantaldi erraldoian, 1969an Bilboko La Casillan Joan Manuel Serratekin emandako kantaldia, 2000garren hamarkadan Quebec, Uruguai eta Argentinan egindako kantaldiak, joan den abenduaren 18an Donostiako Victoria Eugenia emandako kantaldi berezia....

Lau urtez Ez Dok Amairuko partaide izan ziren (1967-1971) eta hamaika disko plazaratu dituzte, sei binilo eta 5 CD.

Azpeitian emango duten kontzertuan, garai guztietako kantuak eta oraingo Mendira naiz azken diskoaren abestiak eskeiniko dizkigute. Oskarbi betikoa eta  Oskarbi berria ustartzen dira. Betidanik Oskarbin dauden Iñaki eta Joxelu, hasieran eta orain dabilen Maite, tartean eta orain dabilen Bakartxo, tartean hasi eta oraindaino dabiltzan Carlos, Gontzal eta Beronik. Azken urteetan dabiltzan Joana, Maitetxu eta Sebas.

Oskarbi taldearen partaideak.

Ahotsak: Iñaki Maritxalar, Joxelu Treku, Maite Aizkorreta, Bakartxo Maritxalar, Beronik Ondikola eta Carlos Ruiz.

Gitarra: Iñaki Maritxalar. Akordeoia: Carlos Ruiz. Flauta: Gontzal Iñarra. Biolina: Maite Lopez de Arbina.  Pianoa eta teklatuak: Joana Ortega. Perkusioa: Sebastian Ustarroz.