• Soziedad Alkoholika + Eraso!
  • 2016-12-17T23:00:00+01:00
  • 2016-12-17T23:59:59+01:00
  • Denbora luzez zain egon ondoren, azkenean Sanagustinen izango ditugu Gasteiztarrak egurra ematen. Eta beraiekin diskoa atera berri duten zarauztar beti interesgarriak: Eraso!
  • Soziedad Alkoholika + Eraso!
Azpeitia, E-20730

Soziedad Alkoholika + Eraso!

Denbora luzez zain egon ondoren, azkenean Sanagustinen izango ditugu Gasteiztarrak egurra ematen. Eta beraiekin diskoa atera berri duten zarauztar beti interesgarriak: Eraso!

2016-12-17 23:00:00+01:00
2016-12-17 23:00:00+01:00
2016-12-17 23:00:00+01:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak
Soziedad Alkoholika + Eraso!

Thrash, Hardcore, Metal, Punk… Horiek guztiak izango ditugu Sanagustineko oholtzan. Indarra eta konpromisoa bor-borka.

Eraso!-k, hogei urte bidean daramatzan laukote zarauztarrak, Kaiolatik ihes izeneko azken lana dakarkigu. Seigarren disko honek taldearen alde rockeroa nabarmentzen du eta erraietatik ateratzen zaiena azaltzen dute estilo melodiko eta gordin baten bitartez.