XXXV. Antzerki Topaketak: Maurizia

Egunkari orri bati sua emanez panderoaren larrua berotu du Mauriziak. Kontu handiz, bizitzak erakutsi baitio beroa ez dela beti goxoa, gehiegi gerturatuz gero, garrek, pasioen antzera, erre egin zaitzaketela.

  • XXXV. Antzerki Topaketak: Maurizia
  • 2017-11-26T18:00:00+01:00
  • 2017-11-26T23:59:59+01:00
  • Egunkari orri bati sua emanez panderoaren larrua berotu du Mauriziak. Kontu handiz, bizitzak erakutsi baitio beroa ez dela beti goxoa, gehiegi gerturatuz gero, garrek, pasioen antzera, erre egin zaitzaketela.
  • XXXV. Antzerki Topaketak: Maurizia
Azpeitia, E-20730
XXXV. Antzerki Topaketak: Maurizia
  • Antzerkia
  • Noiz 2017/11/26 18:00
  • Non Soreasu Antzokia
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal
Albokaren doinua entzuterako, kokotsa altxatu eta bizitza eman dio panderoari, eta biziki mugitzen ari den haren eskuan, esku asko ikusi ditut; milaka emakumeren eskuak une batetik bestera hegan irteteko prest. Halako batean barne lurrikarak eztanda egin eta Mauriziaren ahotsean entzun ditut beste hainbatahots. Emakume askoren ahotsak dira, bizipoza, harrotasuna, indarra, pasioa, alaitasuna erakusten dutenak. Baita beldurra, amorrazioa, askatasun nahia, mina. Emakume haien guztien irrintziak aldi berean direlako algara eta aienea, aldi berean salaketa eta ospakizuna. Emakumeen ahotsek sorginduta, paparrera eraman dut eskua, saihetsetan kaiolatuta dudan txolarrea saltoka hasi baita, hegan irten nahian. Eta txolarrearen dardarak piztu du nire barrea, eta aldi berean leherrarazi du nire negarra, emakume horien guztien harrotasuna eta pasioa neureak sentitu ditudalako, euren minak eta tristurak bezala. 
 
Fitxa artistikoa
• Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
• Eszena Zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
• Testua: Karmele Jaio
• Argiztapen diseinua: Carlos Solano
• Zugendari laguntzailea: Eli alberdi
• Koreografiak: Edu Muruamendiaraz eta Aukeran DK
• Garaikide Koreografiak: Ane Anza
• Dantzariak: Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Eneko Galdos, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun.
• Jantzien Diseinua: Oscar Armendáriz eta Aukeran DK
• Jantziak: Oscar Armendáriz
• Argazkiak: David Herranz
• Ekoizpen exekutiboa: Aukeran DK
• Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
• Banaketa: Bapo Bapo producciones