Zea Mays + Kokein

'Harro' izenean atera dute bizkaitarrek euren zortzigarren lana. Sanagustin kulturgunean aurkeztuko dute zuzenekoan. Kokein aldiz, lau urteko isiltasunaren ondoren 'Lurpekhariäk' diskoarekin etorriko da.

  • Zea Mays + Kokein
  • 2017-04-01T23:00:00+02:00
  • 2017-04-01T23:59:59+02:00
  • 'Harro' izenean atera dute bizkaitarrek euren zortzigarren lana. Sanagustin kulturgunean aurkeztuko dute zuzenekoan. Kokein aldiz, lau urteko isiltasunaren ondoren 'Lurpekhariäk' diskoarekin etorriko da.
  • Zea Mays + Kokein
Azpeitia, E-20730
Zea Mays + Kokein
  • Kontzertua
  • Noiz 2017/04/01 23:00
  • Non Sanagustin kulturgunea
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal
Zea Mays
 
2017an 20 urte bete dira Zea Mays talde bilbotarra sortu zenetik. 
 
Zea Mays-ek, oinak lurrean mantenduta, garai berrietara moldatzen jakin izan du, euren publikoa handitzeko gai izan dira oztopo idiomatikoak saihestuta eta edozein artistaren erronka handiena gaindituta: disko berri bakoitzarekin zale gazteak euren entzuleriara gehituta. Harro egoteko arrazoiak dira. Eta horixe bera da, hain zuzen ere, Zea Mays-en estudioko zortzigarren diskoaren izena: Harro. Dave M. Allen ingelesak (2013ko Da euren aurreko diskoan ere lan egindakoa) ekoiztutako hamabost abesti berri. Allen The Cure-en disko onenetariko batzuen arduraduna da; new wave, synth pop eta rock gotikoaren ekoizle nabarmenenetarikoa, Depeche Mode, The Sisters Of Mercy edo The Human League bezalako taldeekin lan egindakoa; baita Neneh Cherry-ren estreinaldia suposatu zuen Man disko zoragarriaren ekoizlea ere. 
 
Zea Mays-ek, oroimen ona landuta, inori ukondokorik eman gabe trenera igotzen jakin du. Honegatik guztiagatik harro egoteko arrazoi asko dauzkate. Eta gu, beraietaz. Zuetaz HARRO.

Kokein

15 urterekin erreza da rock banda bat egitea. Musika jakituriarik ez da behar musika tresnak lortu eta entsegu lokal batean orduak sartzeko, beste ezer hoberik ezean. 40 urte bueltan, soilik musikarekiko pasioak bultzatzen du talde bat aurrera jarraitzea. Musika munduan dena eginda dagoenean (ehunka kontzertu, disko grabaketak....) pasioa eta ilusioa dira musika talde bat bizirik mantentzen duten gauza bakarra. Kokein taldea adibide argi bat da.

Bide horretan, aipatzekoa da Kokein taldea sortu zuten laukoa oraindik ere batuta mantentzen dela ikustea. Zaloa (ahotsa), Txitxes (gitarra) Lete (bateria) eta Jatsuk (baxua) 15 urte daramate elkarrekin, eta dagoeneko hamarkada bat iker (gitarra) taldeko kide dela. Eta hau soilik pasioaz eta determinazioaz uler daiteke.

Musikalki rock koordenadetan segitzen du Kokein taldeak. Lau hizkien atzean ordea, rocka ulertzeko modu asko batzen dira, eta Kokein taldearen disko berrian ere, rock kantu asko daude rock disko bakarrean. Disko bakoitzean pausu berri bat eman du taldeak, sustraiak galdu gabe, lurralde berrietan murgilduz. Lurpekhariä disko irekia da, non, lana osatzen duten bederatzi kantuen artean eremu ezberdinak topa daitezkeen. Hauxe da Kokein. Ñabardura askotariko rocka.

Base erritmikoak marrazten du kantuaren bidea Kokein taldean. Lete eta Jatsu biak bat dira langintza horretan. Pedalerak, loopak, delayak eta milaka efektuek sei soken soinua finkatzen dute. Batzuk zikin eta distortsioz beteak datoz. Beste batzuk garbiak eta melodikoak. Gitarrek jantzitako kantua Zaloaren ahotsak borobiltzen du.

Disko bakoitzean hazi egin dira ahots erregistroak, kolorea eta aniztasuna emanez ahots melodiei. Xuxurlak eta oihuak . Azken finean, gauza txikiak baitira aldaka handien oinarri.
Lurpekhariäk lau urteko isiltasun diskografikoa hausten du. Itxaronaldiak merezi izan du. Samuraiaren kemena izan behar baita musikan jarraitzeko.