Ostalaritza zerbitzuak

Sanagustineko ostalaritza zerbitzuan eguneroko eskaintzaz gain, zure beharretara egokitutako zerbitzua eskaintzen dugu. Taldeko bazkari/afariak, jatordu bereziak, neurrira egindako luntxak, ospakizun bazkariak, merendolak... Eta gure jakiak bertako produktuak erabiliz prestatzen ditugu, kontzienteki, kalitatea eta baloreak uztartzeko.
  1. Eguneko menua
  2. Asteburuko menua
  3. Afaritako menua
  4. Bazkari eta afari bereziak
  5. Luntxak
  6. Merendolak
  7. Gosari eta hamaiketako bereziak

 

1. Eguneko menua

Sanagustin kulturguneak, astelehenetik ostiralera, bazkaltzeko menua eskaintzen du, 10€tan (BEZ-a barne). Webgunearen azaleko orrian ikusi ahal duzu menua; hasierako eta bigarrengorako launa platerreko eskaintza izaten dugu, postrea eta edariarekin batera.

2. Asteburuko menua

Larunbat eta igandetan ere bazkaltzeko menua eskaintzen jarraitzen dugu, baina aukeraketa bereziagoa egiteko asmoz. Asteburutako menuak 20€tan (BEZ-a barne) izaten dira. Hauxe eskaintza:

Hasierarako

  • Garaiko zopa hotza.
  • Frijituak.
  • Sanagustin entsalada berezia.

Bigarrena aukeratzeko

  • Arroz integrala pistoarekin.
  • Itsas zapoa labean (+2€).
  • Arkume txuletak.
  • Entrekota patata eta piperrekin.

Postrea, ogia eta edaria barne.

3. Afaritako menua 

Eguneko eta asteburuko menuez gain, afaltzeko garaian sabela gustura uzteko moduko menua izaten dugu, ostegunetik igandera. (20€tan, BEZ-a barne)  

 Hasierarako

  • Urdaiazpikoa.
  • Frijitu motak.
  • Sanagustin entsalada berezia.

Bigarren platererako (aukeratzeko) 

  • Arroz integrala pistoarekin.
  • Itsas zapoa panadera patatekin eta olio erreaz (+2€).
  • Txipiroiak plantxan panadera patatekin eta etxeko bingretaz.
  • Ahate konfita, sagar pureaz lagunduta piper eta patatekin.
  • Entrekota piper eta patatekin

Postrea, ogia eta edaria barne.

Errazioak eta plater konbinatuak ere eskaintzen ditugu. Menuko bigarren plateretako aukera baliatuz eska daiteke plater konbinatua (10€tan). Gaztetxoentzat bereziki prestatutako eskaintza ere badugu plateerei dagokienean. 

4. Bazkari eta afari bereziak

Erabiltzailearen nahietara moldatutako zerbitzua ere ematen dugu. Aurrez hitz eginez gero, nahi den bazkari eta afaria prestatzen dugu, talde handiko ospakizunentzako, adibidez. Festa garaietarako ere menu bereziak prestatzen ditugu.

 

5. Luntxak

Inauguraziotarako edota ospakizunaterako luntxen zerbitzua ere ematen dugu, bi motatakoak hasiera batean, baina eskariaren arabera ere molda daitezkeenak.

6. Merendolak

Txikienek ere lagunartean ospatzeko izan dezaten, neurrira egindako merendolentzako tartea ere badugu. Gainera, kulturgunearen atzean dagoen parkeaz goza ahal izango dute. 

 

7. Gosari eta hamaiketako bereziak

Aurrez zehaztuta, bereziki prestatutako gosari eta haimekatakoak ere eskaintzen ditugu. Ostalaritza zerbitzu moldagarria daukagu, erabiltzailearen nahietara egokitu ahal izateko.

Ostalaritzakoekin harremanetan jartzeko 943 10 52 20 telefono zenbakira deitu dezakezue.