Azpeitia, E-20730

AEATOP | AI, GURE JUANETEAK

TARTEAN TEATROA

2025-11-07 21:30:00+01:00
2025-11-07 21:30:00+01:00
2025-11-07 21:30:00+01:00
ANTZERKIA
SANAGUSTIN KULTURGUNEA
Sarrerak | Kultur bonoa
AEATOP | AI, GURE JUANETEAK

Sinopsia:

Ikuskari hibrido bat da hau, hitzez eta musikaz osatua. Taula gainean, aktore musikari bat eta bi musikari aktore. Testua, Laboaren zenbait kantaren letren berrinterpretazio erabatekoa, idazlearen gaur egungo ikuspuntutik: Hegazti errariak, Izarren hautsa, Bedeinkatua, Negu hurbila, Lili bat, Oi Pello Pello, Haika mutil, Baga biga higa, Ihes betea.

Hamarkadak pasa dira kanta horiek konposatu zirenetik, eta ez dute galdu orduko indarra eta zirrara. Horrexegatik, gure ondare emozionalaren ezinbesteko parte direlako, izan du egileak kantok berregin eta birkodetzeko ausardia. Geureak direlako, guztionak.

Jatorrizko bertsioaren zati laburrak kantatzen dira antzezpenean tarteka, baina, batez ere, kanta bakoitzaren ikuspuntu berriak eskaintzen dira. Hitzek Laboaren kanten letra (Artze, Lete, Sarrionandiarenak) izango dute abiapuntu, baina bide berrietatik garatuko dira, desegituratze eta desitxuratze erradikal batean. Musika ere Laboaren kanten melodietatik abiatuko da, baina, hitzak bezala, bide berri eta propioak jorratuko ditu.

 

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Patxo Telleria

  • Zuzendari eszenikoa: Jokin Oregi

  • Zuzendari musikala: Adrian Garcia de Los Ojos

  • Aktorea: Patxo Telleria

  • Musikariak: Adrian Garcia de Los Ojos eta Maider Lopez

  • Argi diseinua: David Rodriguez

  • Soinu teknikaria: Borja Arbaiza

  • Eszenografia: Pedro Rojo (El cajón)

  • Ekoizle exekutiboak: Myriam Garzia, Pio Ortiz de Pinedo

  • Kanpoko begirada: Mikel Martinez

  • Banaketa: Myriam Garzia
AEATOP | AI, GURE JUANETEAK