Azpeitia, E-20730

AEATOP | ITZULERA

DEJABU KONPAINIA

2025-11-16 19:00:00+01:00
2025-11-16 19:00:00+01:00
2025-11-16 19:00:00+01:00
ANTZERKIA
SOREASU ANTZOKIA
Sarrerak | Kultur bonoa
AEATOP | ITZULERA

Sinopsia:

Antzerki konpainia bateko hiru kidek Mexikora eginiko bidaia kontatzen du antzezlanak. Dokumental bat grabatzera joan dira krisi kreatiboan dauden hiru kideak, Etxepare Euskal Institutuak emandako dirulaguntza bati esker.
Ezusteko gertakari batek zeharo aldatuko du bidaiaren norabidea ordea.
Zuzenean sortutako filma baten moduan eszenaratzen da lana. Hiru antzezleez gain, David Aguilar zinegilea dago oholtzan, zuzeneko irudien sorkuntza eta errealizazioan. Komedia existentzial honetan ez dira faltako abentura, paisaia psikodelikoak eta bizia salbatuko dien txakur chihuahua bat.
Esperientzia errepìka ezina da emanaldi bakoitza ikusleentzat, abenturaren parte baitira nolabait.
Poesia bisual handiko proposamen honek errealitatea eta fikzioaren arteko jolasa du oinarri. Auto-fikzioa lanabes hartuta, identitateaz eta munduarekin dugun harremanaz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu.

 

Fitxa artistikoa:

  • Aktoreak: Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo, Miren
    Alcalá, David Aguilar
  • Bidelaguntza artistikoa: Iara Solano
  • Gidoia eta testuak: Dejabu Konpainia, Ainara Gurrutxaga
  • Idazketan bidelaguntza: Mariana De La Mata
  • Musika konposaketa: Ander Fernandez
    Kolaborazioak: Amorante eta Ande Mujika
  • Ikusentzutekoak: Zazpi t’erdi, David Aguilar
  • Argi diseinua: Andoni Mendizabal
  • Eszenografia: Dejabu Konpainia, Urko Redondo
  • Jantziak: Barbara Rasso-Burni lana: Alvaro Ledesma
  • Miniaturak: Diah Setiawati (miniatures.id)
  • Teknikariak biran: Andoni Mendizabal, Josu Flores, Hodei Orbegozo
  • Mediazioa eta kanpo begirada: Oier Zuñiga
AEATOP | ITZULERA