- https://www.kulturaz.eus/agenda/doi_07-viviane-straub
- DOI_07: VIVIANE STRAUB
- 2025-05-16T18:00:00+02:00
- 2025-05-16T23:59:59+02:00
- Viviane Strauben erakusketa ikusteko aukera izango da Foru Ibilbideko aretoan, baita Sanagustin kulturgunean ere. Horrez gain, bi bisita gidatu eskainiko ditu sortzaileak erakusketaren berri bere ahotik entzun nahi dutenentzat. Bata, maiatzaren 24an, 12:00etan. Bestea, maiatzaren 29an, 18.00etan. Straubek sormen beka baliatuz egindako lanak jarriko ditu erakusgai.
- DOI_07: VIVIANE STRAUB
DOI_07: VIVIANE STRAUB
Viviane Strauben erakusketa ikusteko aukera izango da Foru Ibilbideko aretoan, baita Sanagustin kulturgunean ere. Horrez gain, bi bisita gidatu eskainiko ditu sortzaileak erakusketaren berri bere ahotik entzun nahi dutenentzat. Bata, maiatzaren 24an, 12:00etan. Bestea, maiatzaren 29an, 18.00etan. Straubek sormen beka baliatuz egindako lanak jarriko ditu erakusgai.

Viviane Straub (1989, Ravensburg, Alemania)
Filologia erromanikoa eta Artearen Historia ikasi zituen Alemanian eta Frantzian, eta Arte Ederrak Euskal Herriko Unibertsitatean. Irudian, ehungintzan, ekintzan eta idazketan oinarrituta garatzen du bere praktika, eta "paisaiari" buruzko hausnarketa kritikoa egiten du, pinturaren eta kulturaren kontzeptu antropozentrista gisa, gero eta ñabardura ekologistagoak dituena, Sorkuntza bekarekin egindako lanean ikus dezakegun bezala.
Ibilbide akademiko bikoitzean, aitorpen garrantzitsuak jaso ditu, hala nola Max Weber edo Studienstiftung des deutschen Volkes fundazioen bekak eta Karrera Amaierako Aparteko Saria Arte mailan. Duela gutxi, Espainiako Ehungintza Sorkuntzako Elkartearen beka ere jaso du, baita EIA21 lehiaketan edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren saria ere (Egile saria), eta egoitza artistikoa egin du Irakeko Kurdistanen, Moving Artists programari esker.
Bere lana ikusgai egon da, besteak beste, Bilbao Arteko erakusketa kolektiboetan, Rekalde Aretoan, Bilboko Arte Sakratuaren Museoan, Donostiako Santa Teresa komentuan, Donibane Garaziko Prision des Evêques Museoan eta, aurten, Max Berk ehun-bildumako Europako Quilt hirurtekoaren 9. edizioan (laster St. Gallenen, Suitza). TexTile bere laugarren bakarkako erakusketa da, Laberindo (Montehermoso, Gasteiz, 2024), PASeÓ (Portalea, Eibar, 2025) eta Fronteraren (Portalea, Eibar, 2021) ondoren.
Hemen duzu erakusketaren inguruko txosten osatua
