• EUSKAL HERRIAREN HISTORIA
  • 2025-10-14T18:00:00+02:00
  • 2025-10-14T20:00:00+02:00
  • Ikastaroan Euskal Herriaren historia landuko da antzinarotik gaur egun arte. Urriaren 14an, 21ean, 28an eta azaroak 4an izango dira saioak Basazabal Jauregian.
  • EUSKAL HERRIAREN HISTORIA
Azpeitia, E-20730

EUSKAL HERRIAREN HISTORIA

Ikastaroan Euskal Herriaren historia landuko da antzinarotik gaur egun arte. Urriaren 14an, 21ean, 28an eta azaroak 4an izango dira saioak Basazabal Jauregian.

2025-10-14 18:00:00+02:00
2025-10-14 18:00:00+02:00
2025-10-14 18:00:00+02:00
IKASTAROA
BASAZABAL JAUREGIA
EUSKAL HERRIAREN HISTORIA

Ikastaro honetan, ohiko “lurraldetasun” kontzeptua baino zabalagoa den “Habitat” edo “giza-habitat” definiziotik abiatuta, Nafarroa izan zenetik gaurko Euskal Herriko historiaren irakurketa orokor eta sintetikoa eskainiko da, ikuspegi propiotik landuz, eta egun bizi dugun errealitatean eragiten duten erreferente eta gertaera historikoak azpimarratuz. Euskal Herriak, euskararen herriak, egitura politiko ezberdinak sortu ditu bere ibilbide historikoan, momentu bakoitzeko baldintzen eta aukeren araberakoak. Haien artean, Nafarroako erresuma izan zen gure erakunde nagusia eta osatuena, eta horregatik aipatzen dugu “Euskal Herria-Nafarroako Historia”, ezin bereizi daitezkeen bi kontzeptu baitira, gure historiaren kontakizunean.

Beñi Agirrek, Nabarraldeko eta Hernani Errotzen elkarteko kideak, prestatutako eta gidatutako ikastaroa da, Nabarralde Fundazioak eskaintzen duen Corpus historiko eta dokumentuen interpretazioan oinarriturik. Gaiak aditu talde baten zuzendaritzapean garatu dira (José Luis Orella Unzué, Mikel Sorauren...), eta guztien artean gure herriaren kontakizun historiko jarraitua osatzen dute, Antzin Arotik gaur egungo errealitatea aztertu arte.

IKASTAROA LAU ATALETAN BANATZEN DA

1. Historia-oroimena,aintzinaroa,erroma
2. Subjetuhistorikoaetaerakundeensorrera 3. Konkistaketalurraldezatiketa
4. Foruak eta gaur egun arteko erakundeak

MATRIKULA

  • Azpeitian erroldatuta dauden herritarrek 13,2 euro ordaindu beharko dute izena ematearen trukean, eta hala ez daudenek, berriz, 16,4 euro.
  • Saioetara joan nahi duten herritarrek galdetegia bete eta udaleko Hezkuntza Zerbitzuan aurkeztu beharko dute –udaletxeko bigarren solairura joanda edo hezkuntza@azpeitia.eus helbidera mezua idatzita– , ordainagiriarekin batera.

 

EUSKAL HERRIAREN HISTORIA