• Kultur eragileen hizkuntz irizpideak adosteko bilera
  • 2017-07-05T19:00:00+02:00
  • 2017-07-05T23:59:59+02:00
  • Kultur eragileekin egon ondoren, diagnostikoa aurkeztuko dute UEMAko langileek, eta hobetu daitezkeen alderdiak proposatuko dituzte, ondoren eragileekin adostu eta abian jartzeko.
  • Kultur eragileen hizkuntz irizpideak adosteko bilera
Azpeitia, E-20730

Kultur eragileen hizkuntz irizpideak adosteko bilera

Kultur eragileekin egon ondoren, diagnostikoa aurkeztuko dute UEMAko langileek, eta hobetu daitezkeen alderdiak proposatuko dituzte, ondoren eragileekin adostu eta abian jartzeko.

2017-07-05 19:00:00+02:00
2017-07-05 19:00:00+02:00
2017-07-05 19:00:00+02:00
Aurkezpena
Sanagustin kulturgunea
Kultur eragileen hizkuntz irizpideak adosteko bilera

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea eta Azpeitiko Udalak lanketa bat egin dute herriko kultur eragileen hizkuntz irizpideak aztertzeko eta euskararen normalizazioan urratsak egiteko. Horretarako, kulturaren bueltan dabiltzan elkarte eta taldeekin bildu dira, hizkuntzaren inguruko diagnostikoa egin dute, eta Azpeitiko zein Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaz hitz egin dute haiekin. Uztailaren 4ko bileran, diagnostikoa aurkeztuko dute UEMAko langileek, eta hobetu daitezkeen alderdiak proposatuko dituzte, ondoren eragileekin adostu eta abian jartzeko.

Euskal Herri euskalduna lortzeko bidean, beharrezkoa da euskararen arnasguneak zaintzea. Euskararen arnasgune deitzen diegu euskara lasai bizi den eremuei; euskaraz bizi diren udalerriei esate baterako. Azkeen urteetan, ordea, ikusi dugu agortzen ari direla gune euskaldunak, eta euskara bizi-bizirik egon den lekuetan joera beheranzkoa dela, ezagutzarena zein erabilerarena. Azpeitiak herri euskalduna izaten jarraitzen du, jakina, baina ez da salbuespena, eta ezagutza 3,9 puntu jaitsi da azken 25 urteetan; erabilerari dagokionez, 4,3 puntuko jaitsiera izan da kale-erabileran, 2009arekin alderatuz gero.

Hizkuntzari eusteko, beharrezkoa da erakunde, herritar eta eragileek elkarrekin lan egitea. Testuinguru horretan kokatzen da proiektu hau. Kulturaren esparrutik hasi gara, baina kirola eta aisia ere landuko ditugu, besteak beste. Herriko eragileak eragin handia dute herritarren mundu-ikuskeran eta haien hautuetan; izan ere, erreferente dira pertsona askorentzat. Horregatik, eragileek hartzen dituzten erabakiak eta erabiltzen dituzten hizkuntz irizpideak erabakigarriak dira euskarak herrian duen status-ean. Beharrezkoa da horren kontziente izatea; eta, erabakiak erabaki, errealitate hori buruan izatea.