- https://www.kulturaz.eus/agenda/los-tigres-1
- LOS TIGRES
- 2026-01-05T21:00:00+01:00
- 2026-01-05T23:59:59+01:00
- LOS TIGRES
LOS TIGRES
109 min / 2025 / Espainia / Alberto Rodríguez / Drama
Antonio eta Estrella anai-arrebak dira. Haien aita buzoa zen, haiek bezala. Bizitza osoa daramate itsasoan. Antonio "Tigrea" da, urpekari menderaezina, denek hor behean nahi duten laguna. Estrellak bere anaiari laguntzen dio lan egiten duten gabarran. Lurrari lotuta mantentzen du anaia, uretatik kanpo benetako hondamendia baita. Beti bizi izan du oraina, inoiz biharkoan pentsatu gabe, hori dela eta, bere egoera ekonomikoa delikatua da. Bat batean Antoniok istripu bat izaten du eta urpekaritza-egunak laster amaituko direla jakinarazten diote. Etorkizun ilun eta korapilatsua agertzen zaie. Egun batean ordea petroliontzi baten kroskoan kokaina-aldra bat aurkitzen dutenean egoera hori aldatzeko aukera irekitzen zaie. Antoniok ez du beste aukerarik ikusten, Estrella ahizpak ez du argi ikusten. Beti bezala.

Sarrerak
Kultur bonoa