Azpeitia, E-20730

MIKROUHINAK | AHOTSA | MAIDER BIGURI

2025-12-13 10:00:00+01:00
2025-12-13 10:00:00+01:00
2025-12-13 10:00:00+01:00
TAILERRA
DINAMOA SORMEN GUNEA
Sarrerak | Kultur bonoa
MIKROUHINAK | AHOTSA | MAIDER BIGURI

Mikrouhinak zikloak ikasturte izaerako ibilbidea proposatuko du. Bi hilabetean behin tailer bat eskainiko da, eta bi edo hiru orduko iraupena izango du. Guztira lau saio antolatuko dira, bakoitza bere ardatz zehatzarekin..

Tailer bakoitza teknika, diziplina edo praktika jakin bati eskainiko zaio, aditu batek gidaturik, baina ikuspegi orokorra diziplinartekoa izango da.

Mikrouhinak ez da formakuntza espezializatua edo teknikoa soilik: jakintza-maila guztietako parte-hartzaileek har dezakete parte. Horrela saio gidari adituak ez bakarrik, parte-hartzaileek ere jakintzak elkarren artean elkarbanatzeko aukera izango dute.

AHOTSA 

Maider Biguri: Femmm Vocal Jazz, The Spolem Girls eta Koralai Ahots Taldeko abeslaria.

Ahotsa beti daramagu gainean, baina ez dugu sarritan ezagutzen. Tailer honetan, norberaren ahotsak dituen aukerak eta ñabardurak esploratuko ditugu, ahots talde batean erabiltzen ikasiz. Elkarren ahotsak batuta sortzeko espazioa izango da: tonua, bolumena, erresonantzia, ahotsen enpastea… eta batez ere, beldurra kentzeko lekua. Ez da abeslari izatea kontua, ezta teknika perfektua edukitzea ere; ahotsa askatzea eta taldean sortzen den soinuak dituen aukerak bizitzea da helburua.

Eguna: Abenduaren 13a, larunbata

Ordua: 10:00-13:00

Lekua: Dinamoa Sormen Gunea - Atelierra

Proiektuaren inguruko informazio guztia eskuorri honetan duzue.

MIKROUHINAK | AHOTSA | MAIDER BIGURI