• Tremenda Jauria + Skakeitan
  • 2018-04-13T23:00:00+02:00
  • 2018-04-13T23:59:59+02:00
  • Madriletik datoz aldakak eta eskemak apurtzeko gogoz Tremenda Jauriakoak. Soinu tropikalak ardatz dituen taldea da Cumbia, reggaetoia, merengea edo moombahtoa bere egin dituena. Donostiatik Skakeitan, `Galera`diskoarekin, eta aniztasun musikala eskaintzera etorriko da.
  • Tremenda Jauria + Skakeitan
Azpeitia, E-20730

Tremenda Jauria + Skakeitan

Madriletik datoz aldakak eta eskemak apurtzeko gogoz Tremenda Jauriakoak. Soinu tropikalak ardatz dituen taldea da Cumbia, reggaetoia, merengea edo moombahtoa bere egin dituena. Donostiatik Skakeitan, `Galera`diskoarekin, eta aniztasun musikala eskaintzera etorriko da.

2018-04-13 23:00:00+02:00
2018-04-13 23:00:00+02:00
2018-04-13 23:00:00+02:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak
Tremenda Jauria + Skakeitan

TREMENDA JAURIA

2016ko maiatzean beraien lehen Lpa kaleratu zuten, Mordiendo izenekoa. Bertan kolaboratu zuten, besteak beste, Krudxs Cubensi kubatarrak eta El Chavez argentinarrak. 2017a hastearekin batera beraien bigarren LPa kaleratu zuten, Cuentas Pendientes izenekoa. Lan berri horretan ZOO, Kumbia Queers edo Sara Hebe bezalako artista handiek kolaboratu dute. Tremenda Jauria 2017an ezagutzera eman den taldeetako bat da.

Konpromiso sozial eta politikoz beteriko letrekin tropikaletako musika egiten dute, beraiek  esaten duten moduan "kumbia punka, reggaeton do it yourself-a, rap kontzientea, kumbiastepa eta Punka".

SKAKEITAN 

Skakeitan taldeak badu zeresanik oraindik. Orekariak (2014) lana argitaratu eta bi urte beranduago, badator Galera (2016), Higain estudioetan Haritz Harreguyren gidaritzapean grabatu eta nahastutako estudioko lan luzea.

Diskoari hasiera ematen dion arpegioa entzutea aski da soinu aldaketa agerian uzteko eta taldeak dakarren aire freskoa nabaritzeko, bere esentzia mantentzen dela susma badaiteke ere. Hasieratik azaleratzen da soinu elektronikoekin izandako esperimentazio lana eta sintetizadoreei emandako garrantzia, bateria elektronikoek markatutako erritmoek eta gitarra soinu rockero eta ausartagoek lagunduta beti ere.

Abesti guztietan rockak paper garrantzitsua izanagatik ere, estilo aniztasuna da nagusi disko osoan zehar. Reggae eta dancehall estiloko doinu jamaikarren presentzia mugimenduan jartzeko deialdi argi bat da, haizeen melodia dinamikoek eta baxu irmoek indartzen dutelarik. Hip hop doinuen agerpena ere ukaezina da eta argi geratzen da iturri ezberdinetatik edandako estiloen fusio berritzailea. Ezin aipatu gabe utzi, bestalde, pop doinuek melodietan hartu duten nagusitasuna. Ahotsei dagokienez, erregistro inoiz baino altu eta oldarkorrago datoz erraietatik ateratako mezuak lau haizetara zabaltzera.

Skakeitan taldeko kideek argi azaldu dute beldur eta konplexuak aspaldi bazterreratu zituztela eta ufada fresko bat aurkeztera datoz, geldirik geratzeko inongo asmorik gabe. Bizitzak bezalaxe, diskoak ere baditu momentu bizi eta lasaiagoak, egoera ezberdinak islatzeko abaniko zabal bat eskainiz, guztiak ere abiapuntu bera partekatzen duten bitartean, diskoari izenburua ematen diona, alegia.

Jokoaren baldintzak zalantzan jartzeko beharrezko zaizkigun galderak agerian uzten dira diskoa aurrera doan heinean. Galtzaile bezala kokatu gaituen panorama, igurikapen eta saiakera orori buelta eman eta posizio hau iraultzera garamatzaten bederatzi abesti aurkezten zaizkigu, energia ahalduntzaileak harrapatutako enbor beretik irten diren bederatzi adar ezberdin. Ezer ez bagara, ez du gu galtzeko ezer.

Abiadura eta zarataz betetako lokatzetatik atera eta zapaldu gabeko ildo berrietara abiatzera doaz. Eskaparateek saldu nahi dizkiguten eredu hotzak suntsitu eta onespenik behar ez dutela argi utzi nahi digute, errealitate paralelo unibertsalak batzeko saiakera batean. Oihan basatieneko suetan elkarrekin dantzatu eta otso bilakatzera doaz ilargiari so, gehiago itxaroteko inongo asmorik gabe.

Bidaia honetara abiatzerako orduan ez dira bakarrik izan. Hainbat izan dira abentura honetan murgildu direnak, besteak beste: Manu Chao artistak bere hondar alea jarri du Lerro hutsen artean abestian, bere ukitu nostalgiko eta originala; Fermin Muguruza nekaezinaren presentzia argi ageri da Oakland abestia kolore biziz margotzeko asmoz; bestalde, Mediterraneo aldeko ahotsak nabarmendu dira Tu aprobación abestiari grina emanaz Aspencat taldearen eskutik eta Itaca Band-ek ere Gehiegi Amesteko kanta osatu du; Eraul taldeko Asier Beramendiren ahotsak malenkonia eta indarrez ukitzen du Gorri edo beltz abestia. Azkenik, diskoa irekitzen duen Galerari kantan Laskoraingo Abesbatzako haurren ahotsak hauteman daitezke.

Bide berri hauek arakatzeko eta soinu banda honi iruditegia jartzerako garaian, Markel Idigoras diseinatzailearekin elkarlan batean aritu dira luze, mezu bera formatu eta espazio ezberdinetara garraiatzeko helburua gorpuzteko asmoz.

Itsasoan murgildu dira, erantzun berrien bila.