Zergatik irabaziko du zure gustuko taldeak?

2012/03/30
Bihar, zapatua (martxoak 31) Elkartasun kantu lehiaketa izango da kulturgunean. Herriko 9 taldek hartuko dute parte lehiaketarako prestatu dituzten kantuak zuzenean aurkeztuz (hasiera batean 10 talde ziren, baina zuzenekoan ez da egongo Inpernuko hauspoak taldea). Zergatik irabaziko duten galdetu diegu... erantzunak denetik.

1. Taldearen izena: Belar txarrak.
Estiloa: Punk/Rock-a.
Kantuaren izena: Noiz nahi.
Iraupena: 3´21´´.
Zergatik irabaziko duzue lehiaketa?
"Neska danak botau ezkeo… berko!"

2. Taldearen izena: Segabathor.
Estiloa: Heavy metal-a.
Kantuaren izena: Txori ikustezinak.
Iraupena: 3´.
Zergatik irabaziko duzue lehiaketa?
"Jendea mozkortu egingo delako".

3. Taldearen izena: Egurra ta Kitto.
Estiloa: Ska-punk-reggae-a.
Kantuaren izena: Ongi etorri.
Iraupena: 3´28´´.
Zergatik irabaziko duzue lehiaketa?
"Ez onenak gealako, baizik eta hasi 2 urtetatik eta 95 urte artekuek dantzan jarrikoitugulako. Gure abestiyekin zaharrak gaztetu ta gaztiek harrotu eingoie. Hasi pilak jartzen!"

4. Taldearen izena: Sardin zaharrak.
Estiloa: Punk-rock-a.
Kantuaren izena: Egin dezagun bidea.
Iraupena: 3´30´´.
Zergatik irabaziko duzue lehiaketa?
"Onenak gealako".

5. Taldearen izena: Old Bridge.
Estiloa: Punk-oi!.
Kantuaren izena: Zergatik.
Iraupena: 4´08´´.
Zergatik irabaziko duzue lehiaketa?
"Bestela kontsekuentziak egongo baitira".

6. Taldearen izena: Aldexok.
Estiloa: Rock-Punk-a.
Kantuaren izena: Katerik ez.
Iraupena: 3´ta zeoze.
Zergatik irabaziko duzue lehiaketa?
"Ezteula nahi irabaztie, jope!"

7. Taldearen izena: Friday´s Crew.
Estiloa: Punk-Rock-a.
Kantuaren izena: Egin dezagun bidea.
Iraupena: 4´15´´
Zergatik irabaziko duzue lehiaketa?
"Nahikue irabazi deu juntau gean talde danak juntau ta hainbeste kantu ateatziekin. Aspaldi ein berrekue zan ta gure taldiek ya horrekin bakarrik irabazi eiteu".

8. Taldearen izena: Skandalue
Musika estiloa: Ska?
Kantaren izenburua: Distantziak laburtuz
Iraupena: 4:25
Zergatik irabaziko duzue lehiaketa?:
"Kantu alaie, pegadizue ta baikorra iten saiau gea garai hobiouek datozten esperantziekin ta festako baliyokoun kantu izen dayen. Hala re irabazi? Garaipena, herri bateko hainbeste musika taldek helburu berdiñekin bat eitie da. Hau aurrea eman eta holako ekintza kulturala antolatziekin danok irabazi deu. Goazen denok batera distantziak laburtzera!".

9. Taldearen izena: Kasik.
Musika estiloa: Rock-a.
Kantaren izenburua: Elkarren zain.
Iraupena: 3:22
Zergatik irabaziko duzue lehiaketa?:
"Gure helburua ez da lehiaketa irabaztea, parte hartzea baizik".
 

Erantzuna gehitu