Kultur egutegiko irizpideak
Kulturzaletasuna, kultur eragileen eta kulturzaleen bilgune izatea, elkarlana, parte-hartzea, kultura aktiboa, zabalkundea edota euskaltzaletasuna dira Azpeitiko Kultur Mahaiaren oinarriak.
Betiere norberaren nortasunari eta independentziari eutsiz kultur arloko kide denek talde kontzientzia badugu, aurrerapausoak emango ditugu.
Oinarri horiek aintzat hartuta, Kultur Mahaiaren ildo nagusietako bat herriko kultur agenda lantzea da, 2008ko azaroko batzarrean adostu genuen bezala. Horrek, egun ditugun kultur ekimenak koordinatzea, informazioa jasotzea, gabeziak aztertu eta irtenbide berriak proposatzea... esan nahi du.
2009ko uztailaren 9an onartu genuen Kultur Mahaiko batzarrean egutegiko proposamena, eta helburua taldeek irizipide horiek barneratzea, jarraitzea eta betetzea da. Talde Eragileak jarraipen lana egin beharko du, taldeekin egonez, gauzak iradokiz, laguntza emanez, irizpideak gogoratuz eta azpimarratuz, etengabe herriko ekitaldiei buruzko informazioa igorriz eta eskura jarriz…
1. PROGRAMAZIO IRIZPIDEAK
Kultur ekimen oro antolatzean kontuan izan behar diren oinarrizko irizpide komun batzuk finkatu behar dira. Zentzuzko kultur eskaintza orekatua bideratzeko gutxieneko aurreikuspen eta hausnarketa egin beharko lukete ekimenaren antolatzaileek. Horretarako, honako irizpideak jarraituko dira:
1.1. Ekimenak herriko kultur taldeei / norbanakoei egingo dien ekarpena.
- Aisialdikoa. Jarduera kulturalak norbanakoaren edota taldearen denbora librea asebetetzea helburu duenean.
- Pedagogikoa. Aurrera begirako zerbait eskaintzen / irakasten duena. Ekimenaren helburua jasotako ekarpena norbanakoak edota taldeak etorkizunean balidatzea izango litzateke. Adibidez: Ikastaro / tailerrak, hitzaldiak...
- Kontenplatiboa. Norbanakoaren edo kultur taldearen akzioa ekimen horrekiko ikus-entzunezkoa soilik denean, ikusle edo entzule soila denean.
- Parte-hartzailea. Kultur jarduerak norbanakoei edota taldeei parte hartzeko aukera eskaintzen dienean.
1.2. Oreka ezberdinak bermatu.
Diziplinen arteko oreka. Kontua ez da diziplina bakoitzak ekitaldi kopuru bera izatea urtean, baina bai hutsune batzuk atzematea, horiek indartzea edo sustatzea… 2010eko egutegi mapak gauzak argituko dizkigu.
- Antzerkia.
- Musika.
- Udal Musika Banda.
- Metal Boskotea.
- Txistulariak.
- Abesbatzak.
- Rocka…
- Musika Eskola.
- Asteburu Musikalak.
- Trikitia.
- Zinema.
- Komertziala.
- Zine Kluba
- Bertsolaritza.
- Argazkigintza.
- Dantza.
- Erakusketak.
- Hitzaldiak.
- Mahainguruak.
- Festak.
- Azokak.
- Besterik.
Herriko espazio ezberdinen arteko oreka. Hemen ere kontua ez da leku bakoitzean ekitaldi kopuru bera izatea urtean, baina bai hutsune batzuk atzematea, horiek indartzea edo sustatzea… 2010eko mapak gauzak argituko dizkigu.
- Plazak.
- Plaza nagusia (kanpoa).
- Perez Arregi plaza.
- Olazko Amaren plaza.
- Kalea.
- Sanjuandegi.
- Auzoak.
- Sanagustin.
- Sindikatu Zaharra.
- Enparan.
- Betharram.
- Izarraitz pilotalekua.
- Baigera.
- Gaztetxea.
- Tabernak.
- Soziedadeak.
- Elizak.
- Ikastetxeak.
Fetxa oreka. Hemen bai lortu beharko litzatekeela ahal den orekarik handiena (logikoa den bezala, abuztua aparte utzita).
- Urtarrila.
- Otsaila.
- Martxoa.
- Apirila.
- Maiatza.
- Ekaina.
- Uztaila.
- Abuztua.
- Iraila.
- Urria.
- Azaroa.
- Abendua.
1.3. Herriko beste eragileak.
- Kultur Mahaiak kontuan hartuko ditu besteen ekimenak. Kultur egitaraua egitean, kultur talde ez diren beste eragile batzuen urteko ekitaldiak kontuan hartuko ditu Kultur Mahaiak: Gazte Astea, Mendi Astea, Emakume Astea, Elkartasun Eguna, eskolarteko kirol finalen egunak, kirol ekitaldi esanguratsuenak, festak, Pasaiako Sarraskia…
- Lankidetza beste esparruekin. Herriko beste esparru batzuetako eragileekin lankidetza izatea garrantzitsua da, haiek ere kultur ekimenak antolatzen dituztelako eta haiekin ekimen berriak egin daitezkeelako, sustatu... Ondorengo esparruetan, esaterako. Asmoa, 2011tik aurrera plan bat gauzatzen hastea litzateke, Kultur Mahaiak 2010erako beste lehentasun batzuk dituelako.
- Umeak / gazteak / helduak. Ludoteka, Zapo Txoko, Gaztetxea, Baigera.
- Soziedadeak. Herrian 32 elkarte daude.
- Etorkinak.
- Tabernariak.
1.4. Herriko eragileen parte-hartzea bermatuko da.
- Taldeak eta norbanakoak. Herrian antolatutako kultur ekitaldietan bertako kultur taldeen edo norbanakoen parte-hartzea bermatuko da, gutxieneko presentzia izan dezaten.
- Adina eta generoa. Norbanakoen kasuan adina eta generoa (gizonezkoa, emakumezkoa) kontuan hartuko dira.
Urte bukaerako memorian baloratuko dira datu horiek.
1.5. Herriko taldeen inplikazioa.
Komeni da kultur ekimenen antolatzaileek (kultur taldeek, norbanakoek...) zuzeneko inplikazioa izatea programatzen diren ekitaldien antolaketan. Horrela, ekipamenduen funtzionamenduaz ikastea, kontratazioez ezagutza izatea eta eragileak koordinatzen jakitea bilatu nahi da, besteak beste:
- Kultur ekimenak programatzean, antolatzen ikastea, beste kultur eragileak ezagutzea, esperientziak partekatzea, lana baloratzea... bultzatuko da.
- Kultur Mahaia denean ekimenaren antolatzailea, herriko taldeek antolakuntzan parte hartuko dute.
1.6. Hizkuntza: euskara.
Euskara izango da Azpeitiko Kultur Mahaiaren eta bertako taldeen hizkuntza.
- Ekitaldiak iragartzean. Hedabideetan informazioa, prentsa oharrak, kartelak, pankartak, iragarkiak, esku-orriak, gutunak, taldeekin-eta kontratuak (erdalduna bada, bi hizkuntzetan)…
- Jendaurreko agerraldietan. Prentsaurrekoak, aurkezpen ekitaldiak…
- Kultur Mahaiak hizkuntza aldetik laguntza eskainiko die taldeei.
1.7. Kulturaldia.
Kultur Mahaiak urtean behin Kulturaldia antolatuko du.
- Urtearen bukaeran. Urriko azken bi asteetan eta azaroko lehen bietan (orain arte ez da garai oparoa izan ekitaldi kopuru aldetik).
- Hiruzpalau astekoa.
- Hainbat ekitaldi. Oreka lortu: arloak, ekitaldi mota, espazio fisikoa, herriko / kanpoko taldeak, astegunak / asteburua...
- Antolaketa. Kultur Mahaiko Talde Eragileak hartuko du antolaketaren ardura, eta herriko taldeek lagundu egingo dute.
- Kultur Mahaiak urtean egindako lana laburbilduko du Kulturaldiak, herritarrei helarazi, balantzea egin, asmo berriak…
- Kultur Mahaiko Kultur Elkartearen bazkideen urteko batzarra Kulturaldiaren garaian antolatu.
1.8. Kultur eragileei laguntza Kultur Mahaiak.
Talde bakoitzak bere lana ahal den errazen egiteko:
- Komunikazio arloa. Ekitaldiaren deialdia bidali hedabideetara, kultur webean jarri ekitaldia, karteldegian ere bai…
- Formakuntza. Ikastaroak eskaini, apunteak eman eta erakutsi (webean idazteko, bideoak sartzeko, kartelak egiteko…; ‘zu zeu izan zaitezke berriemaile’ kontzientzia zabaldu), unean-unean laguntzeko prestutasuna agertu…
- Material informatikoa. Ordenadorak eskaini, argazki eta bideo kamerak, eskanerra…
- Diru laguntza publikoak. Erakunde publikoetan laguntzak eskatzeko material zehatza eman, pausoen berri, kontaktuak…
- Estatutuak. Kultur elkartea sortzeko estatutuak egiteko-eta material zehatza eman, pausoen berri, kontaktuak…
- Bestelako dokumentazioa. Herrietako ereduak, artikuluak, beste diru laguntzak…
2. PROGRAMATZEKO TRESNAK
Beharrezkoa da kultur ekimenak programatzea eta antolatzea erraztuko dizkiguten tresnak eskura izatea. Gainera, zenbait tresnen erabilerak aurrerantzean ere lana erraztuko digu. Kultur ekimenen antolatzaile orok jarraitu beharreko oinarrizko lan metodologia finkatu dugu, guztion arteko lan txukun eta orekatua bermatzeko. Aldi berean, denbora eta ahaleginak alferrik xahutzea saihesteko eta baliabideak optimizatzeko balioko digu.
Baliagarriak izango zaizkigun oinarrizko tresnak:
2.1. Baliabide ekonomiko-tekniko-humanoen informazioa.
Antolatu nahi den ekimena aurrera eramateko, arlo ekonomikoan gardentasuna izateko, eta arlo teknikoan baliabide eta azpiegituren Rider edo fitxa teknikoen informazio zehatza eta eguneratua eskura edukitzeko.
'Baliabideak' orria izango dugu webean.
2.2. Fitxa orriak.
- Ekimena antolatzen hastean sarrera edo eskaera orria bete. Data, lekua, kostea, helburuak, kontaktuak...
- Ekimenaren ondoren, balorazio orria bete. Ekimenak izandako harrera, kostuaren/etekinaren balorazioa...
Garrantzitsua da hori guztia modu dinamikoan eta jarraian gauzatzea, hartara datu basea osatuz joango garelako eta etorkizunean programatzeko informazio baliagarria izango dugulako. Urteko memoria egitea izan daiteke emaitza, herriko kultur dinamikaren ikuspegi orokorra izan dezagun.
‘Sarrera orria’ eta ‘Balorazio orria’ plantilla orriak webean jarriko ditugu.
3. KULTUR TALDEEN EKIMENEN KOMUNIKAZIOA
3.1. Barne komunikazioa.
- Egutegia Interneten. Kultur taldeek baino ez dute izango eskura eta ikusgai. Kultur programaren informazio zehatza eta osoa bilduko du. Taldeek fitxa beteko dute: zein egunetan zer eta non dagoen, antolatzailea, kontaktua... Horrela, programatzen hasterako oinarrizko informazioa izango dute eragileek.
- Buletina. Bi hilabeteroko barne buletinean, unean dagoen kultur agenda bateratua ere helaraziko die Kultur Mahaiak herriko eragileei, barne posta bidez.
- Balorazio orria. Kultur taldeek baino ez dute izango eskura eta ikusgai. Norberaren ekitaldiekin orria beteko dute, kontsultatu beste taldeen ekimenen balorazioak…
3.2. Kanpo komunikazioa.
- Kultur weba. Sortu (2009ko abenduan sortu genuen). Atalak: albisteak, bideoak, agenda…
- Panelak. Herrian batzuk jarri. Agenda…
- Eskuko agenda. Sortu (2010eko urrian sortu genuen). Hilerokoa. Tabernetan eta gune publikoetan banatu.
- Deialdiak hedabideetara. Herriko, eskualdeko eta Euskal Herrikoetara bidali.
- Kartelak. Kulturaldian (Kultur Mahaiak antolatuko du).
- Post landu. Ekitaldiak, iragartzeaz gain, ondoren azaldu-erakutsi. Batik bat, Internet erabilita (kronikak, bideoak, argazkiak…). Lehen esan bezala, ‘zu zeu izan zaitezke berriemaile’ kontzientzia zabaldu eragileen artean, ez egon beste hedabideek norberaren ekitaldiaz zer eta zenbat emango (hedabideok euren lehentasunak dituztelako, baliabide falta batzuetan, espazio falta, denbora falta…).
--------------------
Eranskina:
Irizpide berriak sartzen joan gaitezke urtero. Esaterako hau:
- Arloetako gabeziak detektatu eta, ondorioz, arlo zehatz bat landu? Adibidez: antzerkia. Udalak iaz urte osorako plangintza egin zuen Lakrikum-eko jendearekin (ikastaroa, urte osoko emanaldiak...).