Alde anitzetako kultur dinamikan sakontzeko urtea izan da 2022a

2023/01/11
Alde anitzetako kultur dinamikan sakontzeko urtea izan da 2022a
Pandemia aurreko kultur ekitaldi kopuruari eusteaz gain, hainbat sormen eta transmisio proiektu garatu ditu Kulturazek. Hezkuntza arloan abiatutako dinamikek garrantzi berezia hartu dute.

 

Kultur ekitaldiei dagokionez, pandemia aurreko datuetara itzultzea lortu da. 212 kultur ekitaldi egin dira Sanagustin kulturgunean (123), Soreasu Antzokian (69), Dinamoa sormen gunean (6) nahiz herriko kaleetan (14) eta, guztira, 44.420 ikus-entzule izan dira. 

 

Kultur diziplinen arteko orekari eutsi zaio. 56 ekitaldi herriko kultur komunitateak sustatutakoak izan dira, 114 herriko gainontzeko eragileak eta 42 Kulturaz kooperatibak. Ekitaldi guzti horietatik 67 tan sarrera ordaindu behar izan da eta 145 doan izan dira.  Eszentokira igo diren sortzaileen %93a Euskal Herrikoa izan da eta %54a herri edo eskualdekoa. Soilik ekitaldien %16a (34 ekitaldi) izan da euskara ez den hizkuntza batean. 

 

Eszenatokira igo direnen %54a emakumezkoak izan dira eta %46a gizonezkoak. Dena den, diziplinen artean alde handia dago. Rock kontzertuetan, adibidez, %12a baino ez dira izan eszenatokira igotako emakumeak. 

 

Sormen eta transmisio proiektuen baitan, berriz, azken urtean Dinamoaren irekierak bultzada eman dio kultur dinamikari. Kulturazek askotariko sormen eta transmisio proiektuak garatu ditu 2022an (Grafiaz Betea, Hitzaren Eskola, Herriye, Arkupehotsak, Zigi-zaga…), hainbat sormen erresidentzia egin dira Dinamoa eta Soreasun eta hezkuntza formal eta ez-formaleko eragileekin mediazio eta sentsibilizazio saioak. Kultur eta gizarte eragileekin elkarlana sustatu eta bisita ugari  izan ditu Dinamoak. 2022a, gainera, Soinuaren Eremuari ateak irekitzeko urtea izan da. Guztira 2.000 lagunetik gora hartu dute parte sormen eta transmisio dinamiketan.

 

Erantzuna gehitu