Sormena zertarako? Soreasuko Sormen Gunearen Atariko Hausnarketak

2018/04/19
Sormena zertarako? Soreasuko Sormen Gunearen Atariko Hausnarketak
Soreasu Sormen Guneko eraberritze lanak bukatu bitartean, Azpeitiko Kultur Mahaiak bi erronka ditu: batetik, dinamika indartzea eta komunitatea artikulatzen joatea (tailer, ikastaro eta abarren bitartez); eta bestetik Sormen Gune horren nolakotasuna zehazten joatea: erabilera irizpideak, ardatzak, funtzionamendua, kudeaketa...

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Udalarekin elkarlanean, Soreasuko eraikinean Sormen Gunea egiteko proiektua aurkeztu zuen, 2017ko uztailean. Lau eremutan banatu dugu Sormen Gunea: Hitza, Irudia, Arte Eszenikoak, Soinua. Eremu bakoitzak bere espazioa izango du. Lanerako tokia izango da, sortzaileentzakoa. Laster hasiko dira eraberritze lanak, eta ondo bidean 2019ko udaran bukatuko dira lan horiek. Beraz, 2019ko udazkenean jarriko da martxan Sormen Gunea. Momentuz horko lokal bat daukagu irekita eta martxan probak egiteko eta gauzak antolatzeko, Dinamoa.

Eraberritze lanak bukatu bitartean, Azpeitiko Kultur Mahaiak bi erronka ditu: batetik, dinamika indartzea eta komunitatea artikulatzen joatea (tailer, ikastaro eta abarren bitartez); eta bestetik Sormen Gune horren nolakotasuna zehazten joatea: erabilera irizpideak, ardatzak, funtzionamendua, kudeaketa...

Hausnarketa hori abian jartzeko beste leku batzuetako ereduak ezagutu nahi ditugu, beste sortzaile batzuen ikuspuntuak, eta horretarako antolatu ditugu jardunaldi labur hauek.

  • Apirilak 24, 19:00etan, hitzaldia. Idoia Zabaleta*: Azalaren izenean
  • Apirilak 25, 19:00etan, hitzaldia. Koldo Izagirre**: Urola, indar trantsizioa
  • Apirilak 26, 19:00etan, mahai ingurua: Sormena zertarako, eta nola?

Parte hartzaileak:

Jardunaldiak Azpeitiko Dinamoan egingo ditugu.

* Idoia Zabaleta (Gasteiz, 1970) koreografoa da. Biologia fakultatean ekosistemetan eta populazioen dinamikan espezializatu zen. Dantza berria eta inprobisazio-ikasketak egin zituen Bartzelonan, Florentzian, Amsterdamen eta New Yorken. 1995 eta 1999 bitarte Mal Pelo konpainiarekin egin zuen lan. 2000tik aurrera, koproduzitzen eta bere lanak egiten hasi zen, beste artista eta ikerlariekin batera lan eginez, besteak beste, Isabel de Naverán, Filipa Francisco, Antonio Tagliarini, Ixiar Rozas eta Jaime Conderekin. Bere lanak jaialdietan eta nazioarteko topaketetan egon dira ikusgai. Zenbait master eta graduondoko ikastarotan eskolak ematen ditu, eta 2008az geroztik, Juan Gonzálezekin batera, arte egoitzetarako eta sormenerako AZALA espazioa eraiki eta kudeatzen du, Arabako Lasierran, bera bizi den herrian bertan.

AZALA, kreazioa espazioa (Lasierra, 2008) Funtsean eta hastapenetik, kreazio- lanerako espazioa da, sorkuntzarako gune bat. Lasierra herri inguruko nekazal gunean, eta kultur egitasmoa izanik,

AZALA artisten egoitza eta topaketa lekua da halaber. Ikerketa, gogoeta eta sorkuntza dira egitasmoaren oinarriak. Arte eszeniko eta performatiboen lurraldean kokaturik, bere burua behin eta berriro deslurralderatzea bilatzen du. Mintz iragazkorra da AZALA, gorputzaren azala, gorputz-egituraren osotasuna mantentzeaz batera ingurunearekin komunikazioa ahalbideratzen du. AZALA, azalera, lurralde baten hedadura.

** Wikipediaren arabera, Koldo Izagirre Urreaga (Pasaia, Gipuzkoa, 1953ko ekainaren 21a) euskal idazle oparo, goraipatu eta berritzaileenetako bat da. Literaturaren genero guztiak landu ditu bere idazlanetan: poesia, eleberrigintza, ipuingintza eta saiakera. Hainbat euskal autore klasiko beste hizkuntzetara itzuli ditu, eta literatura unibertsaleko lanak euskaratu ere bai. Helduentzat egindako literaturaz gain, haur eta gazteentzat ere zenbait lan idatzi ditu. Prentsan maiz artikuluak plazaratzen ditu, eta telebistarako eta zinemarako gidoilari lanetan ere aritu izan da.

Koldo Izagirre Literaturaren Zubitegian.

 

 

Erantzuna gehitu