Bullets of misery

2017/12/22
Bullets of misery
Bullets of Misery 2008. urtean eratzen da Gernikako bost musikariren eskutik. Formazio aldaketa batzuk eta gero, hauek dira gaur egungo taldekideak: Idurri ahotsean, Lea eta Lonsoth kitarretan, Azküe baterian eta Egia baxuarekin.

Deskribapena

Beti metal bortitzaren ildotik old school eta aro berriko tankerak nahasten dituzte “100% Original Rural Death” deritzan estilo pertsonala sortuz. Euskaraz abestearen aldeko beta egiten dute. “We growl in Basque!”

“Summum post Mortem” deitutako beraien azken EPak, kritika ezinhobeak jaso zituen Euskal Herriko eta estatuko biretan zehar eta gaur egun beraien hurrengo lana izango denaren prestaketa prozesuan dabiltza. Kristau aurreko euskal kultura jentil iluna landuko da bertan inoiz baino era bortitz eta oinarrizkoagoan.

Edonola ere, taldearen indarra beraien zuzeneko emanaldietan adierazten da hoberen, non zuzeneko performance odoltsuak eskaintzen dituzten! Ez da belarrik hazten pasatzen diren tokietatik...

Fitxa

Kontzertua

Eguna: 2017/12/22