La M.O.D.A: "Guretzat luxu bat da Sanagustin kulturgunean egotea"

2018/03/27
La Maravillosa Orquesta Del Alcohol (La M.O.D.A) taldeak dantzan jarri zuen Sanagustin kulturgunea, martxoaren 24an. Ordurako sarrera guztiak agortuta zeuden, eta goraino bete zen kulturgunea. Bi orduko emanaldia eskaini zuen Burgoseko taldeak, eta gogotik gozatu zuten Sanagustinera bertaratu ziren lagunek. Kontzertua hasi aurretik, La M.O.D.Ako taldekideak Mikrouhinak bideo sortarako hizketan aritu ziren.