Mikrouhinak: "#GipuzkoanGazteTour"

2018/12/19
Gaztetxoei zuzendutako "#GipuzkoanGazteTour" jaialdia ospatu zen ekainaren 30ean Sanagustin Kulturgunean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Azpeitiko Udalak eta Kulturazek antolatuta. Bertan, "La Basu"ren rap masterclass-a, Ane Jurado eta Brisa Frendy-ren kontzertuak, Iban Garcia DJaren emanaldia edota 'photocall'az gozatzeko aukera izan zen, besteak beste. Ekitaldiaren laburpen bideoa osatu dugu Kulturaz, Uztarria eta Hitzak elkarlanean osatzen ditugun Mikrouinak bideo sortarako.