Tekla jardunaldiak: Gambera kontzertuaren laburpen-bideoa

2018/04/20
Ganbera musika kontzertua izan genuen apirilaren 19an Sanagustin kulturgunean. Alain Sorazuk txistuarekin eta Ignacio Arakistainek pianoarekin hiru pieza eskaini zituzten lehenengo. Ondoren, Amets Sorazuk harparekin eta Arakistainek pianoarekin bi abesti jo zituzten. Bukatzeko, Itziar Beitiak eta Arakistainek pianoan lau eskutara emanaldia eskaini zuten, sei pieza joz. Kontzertuaren laburpen-bideoa da honakoa, Uztarria, Hitza eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean osatutako MikroUhinak bideo sortaren baitan ondua.