Zer da Dinamoa
Mugimendua indar eta indarra argi bihurtzeko tresna da Dinamoa.

Sormen jardun desberdinei denbora, arreta eta bitarteko egokiak eskaintzeko; prozesuari eta bideari eman garrantzia; sormen askatasuna bermatu, sortzaileak babesteko; eta bidean komunitatea indartu, dinamikan bertan parte hartu eta erabakimena izateko xedeak ditu.
Azpeitiko alde zaharrean, Soreasu Antzokiaren ondoan dago Dinamoa. Azpian, autoentzako aparkalekua du (lehen bost orduak doan dira).
Dinamoaren jardunaren inguruko multimedia edukia artxibategi digitalean dugu.


Sormen egonaldi edo proiektu bat garatu nahi baduzu edota beste edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan dinamoa@kulturaz.eus helbidera idatzita.
Bestalde, sormen guneko jardunaren berri izan nahi baduzu, harpidetu zaitez Dinamoko buletinera.