Mendeku txiki bat

2024/09/04
Mendeku txiki bat

Mundu zitalaren kontra liburutik gustatu zitzaidan gauzetako bat izan zen gaurko mundua ageri dela, ageri direla sare sozialak eta ageri direla profileko argazkiak. Sare sozialena agortzen ez den hizpidea da, besteak beste ia denok erabiltzen ditugulako, kuxkuxeatzeko besterik ez bada ere.

Hala ari nintzen ni ere, denbora pasa, jendearen oporrak ikusten, bateko Costa Brava, besteko Thailandia, bakoitzak geure buruari eta besteri zein istorio kontatzen dion aztertzen nahi gabe ere, adiskidetasuna goratuz batzuk, maitasunaren abaroan samurtuz besteak, argazkietan beti gara ederragoak, beti dira ederragoak gure bizitzak. Geldirik daudelako, nik uste.

Denbora galdu alde nenbilela, Oier Guillanen publikazio bat ikusi nuen (publikazioa: zer zinen eta zer bihurtu zara), eta gutako bakoitzak, gure irudia eta marka sortzeko eta mantentzeko egin behar izaten dituen lanak nire pentsamenduetatik zakar apartatuz, Oierrek publikatu zuen testuan jarri nuen arreta:

"-Eta zu, Carvalho? Zertan aritzen zara lanean ari ez zarenean?

-Liburuak erretzen ditut.

-Ohitura horrek inkisitorial samarra dirudi.

Carvalhok hasperen egin zuen.

-Mendeku txiki bat da, asetasunaren eta zorionaren promesa egin eta gero promesa hori bete ez duen kulturaren aurka."

Eta perfektamente ulertu nuen Oier.

Erantzuna gehitu