Kooperatiba

 

 

Bilakaera

Azpeitiko Kultur Mahaiak, 2006an sortu zenetik, herriko kultur dinamika ehuntzeari eta lan egiteko modu berri bat plazaratzeari ekin zion. Bertako kultur talde guztiekin eta hainbat norbanakoz osatuta, oinarri komun bat eraikitzen hasi zen. 

2011 urtean, Azpeitiko Kultur Mahaiak Sanagustin Kulturgunea Kooperatiba Elkartea sortu eta Sanagustin kulturgunea kudeatzen hasi zenean, jauzi kualitatibo nabarmen bat eman zen. 

2014an Soreasu Antzokiaren kudeaketa bereganatu zuen kooperatibak. Horrek ate berriak zabaldu zizkien herriko kultur eragileei. 

Kultur azpiegitura bat baino, kultura bera osotasunean lantzen zuen eragile bat izanik, 2016an kooperatibak izen eta itxura berri bat hartu zuen: Kulturaz, Azpeitiko Kultur Kooperatiba.

2017an, Azpeitiko Udalak, Kultur Mahaiak eskatuta, Soreasu eraikinaren zati batean sormen gunearentzat espazioa egokitzeari ekin zion. Gaur egun, Kultur Mahaiak eta Kulturaz kooperatibak kudeatzen dute Dinamoa sormen gunea. 

Finean, Azpeitiko Kultur Mahaiaren eta Kulturaz Kultur Kooperatibaren bidez, herriko eragileek eta herritarrek kudeatzen dituzte, Azpeitiko Udalarekin elkarlanean, udal eraikinak diren Sanagustin kulturgunea, Soreasu Antzokia eta Dinamoa sormen gunea.

Azpeitiko kultur komunitate artikulatuaren ibilbidea, sakonago, honako lotura honetan.

  

_DSC0029 (1).jpg

 

Balioak

Dinamikoa, parte-hartzailea, zabala, herriko taldeen, eragileen eta sortzaile berrien plaza. Kulturaren lanketa integrala. 

Izaera soziala, balore eta balio finko konkretuekin gizartean kulturaren bidez bestelako eredu bat zabaldu nahi duena.

Autonomia eta elkarlanaren arteko oreka ardatz. Ahalmen ekonomiko propioaren eta gizarte eragile desberdinen elkarlanaren bidez kultur ahalmena garatuz.

Azpeititik eta eskualdetik sortua, Euskal Herriari begira. Euskal kultura, euskaraz egiten eta sortzen dena, bultzatu nahi duena.

 

DSC_0374 (1).jpg

 

Kooperatibaren datuak

Izena: Kulturaz Kooperatiba Elkartea

Bazkideak: herriko kultur taldeak, Kultur Mahaiko bazkideak, kooperatibako langileak eta erakunde laguntzaileak

Helbidea: Azpeitiko Plaza Nagusia

E-posta: kulturaz@kulturaz.eus

ZIFa: F75044685

 

Plantilla

  • Kudeatzailea: Xabier Aranbarri / xaranbarri@kulturaz.eus
  • 23 langile ditu plantillan
  • Horrez gain, unean uneko langile laguntzaileak
  • Langileak hartzeko politika bat du kooperatibak

 

Egun, Kooperatibak hiru bazkide mota ditu

  • Bazkide erabiltzaileak: Kultur Mahaiko Taldeak
  • Bazkide langileak: Kooperatibako langile bazkideak
  • Bazkide kolaboratzaileak: Norbanako bazkideak (Kulturzale)

    Bazkide mota bakoitzaren “pisua” edo boto porzentaia honakoa da:

  • Bazkide erabiltzaileak: Batzarreko botoen %49
  • Bazkide langileak: botoen %18
  • Bazkide kolaboratzaileak: botoen %32,99

    Eta ez dugu bazkide laguntzailerik