Kultur bonua
Kulturarekin hazi, hezi eta goza ahal izatea bultzatzeko asmoz atera dugu hamaikagarren urtez jarraian.
Kultur bonoak Kulturaz kooperatibak antolatutako kultur ekitaldi eta kultur proiektuetan parte hartzeko balio du. Agenda atalean bonoaren ikurra duten ekitaldietan erabili ahal izango da.
Sanagustin kulturgunean, Soreasu Antzokian eta Dinamoa sormen gunean antolatutako sarreradun ekitaldiez doan gozatzeko aukera eskaintzen da:
- 10 sarrera KONTZERTUetarako
- 10 sarrera FILMEetarako
- 6 sarrera ANTZERKI/DANTZArako
- 6 sarrera HAURREN IKUSKIZUNetarako
- Kultur proiektu edo ikastaroetan parte hartzeko deskontuak
Kultur bonoen jabeek txartelaren erabilera kopurua ikusi ahalko dute euren kabuz, formularioan bonu zenbakia jarriz.