Kulturaz aplikazioa
Kulturaz aplikazioa
Kulturaz aplikazioarekin Kulturaz Kultur Kooperatibak antolatutako kultur ekitaldien berri izango duzu oso modu sinplean. Hurrengo egunetako agenda eskaintza osoaren berri izan dezakezu, ekitaldi bakoitzeko informazio guztia ikusteko.
Gainera, Kultur Bonudun erabiltzailea bazara, zure bonuaren erabilera kopurua begiratzeko aukera izango duzu.
Kultur bonua
Herriko kulturzaleei eskaintza berezia eskuragai jarri, komunitatea saretu, harremanak josi eta kulturzaletasuna sustatzeko proiektua.
Kulturaz kooperatibak antolatutako kultur ekitaldi eta kultur proiektuetan parte hartzeko balio du Kultur Bonuak. Agenda atalean bonuaren ikurra duten ekitaldietan erabili ahal izango da.
Sanagustin kulturgunean, Soreasu Antzokian edota Dinamoa sormen gunean Kulturaz Kooperatibak antolatutako sarreradun ekitaldiez gozatzeko aukera eskaintzen da:
- 10 sarrera KONTZERTUetarako
- 10 sarrera ZINEMArako
- 10 sarrera ANTZERKI/DANTZA/BAKARRIZKETETArako
- 10 sarrera HAURREN IKUSKIZUNetarako
- Zenbait kontzertutan sarrerak lortzeko edo ikastaroetan parte hartzeko deskontuak
Kultur Bonudunek erabilera kopurua ikusi ahalko dute euren kabuz; astelehenero eguneratuko da.
- Kultur Bonu bakoitzarekin ekitaldiko bi sarrera (gehienez) hartu ahal izango dira eta bi erabilera gisa zenbatuko da.
- Kultur Bonudun sarrera hauek erosketa bakar batean egin beharko dira derrigorrez.
- Ekitaldi guztietarako sarrerak aurrez hartu beharko dira kulturaz.eus atarian.