2025eko sormen egonaldietan izena emateko deialdia zabalik da berriro

2025/09/05
2025eko sormen egonaldietan izena emateko deialdia zabalik da berriro
Eskaerak aurkezteko epea 2025eko irailaren 5etik irailaren 28ra izango da.

Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatibak hasieratik babestu izan du sortzaileen jarduna. Azken urteetako esperientziaren ostean eta Dinamoa sormen gunearen abaroan sormen egonaldi hauen deialdia ondu dugu diziplina orotariko sortzaileei baliabideak eskaini eta bidea egiten laguntzeko.

Argi dago atsedena beharrezkoa dela sormen lanerako, horregatik, uztailean itxi genituen egonaldien izen ematea zabaldu dugu berriro. 2025eko ikasturtea ideia eta proiektu berriekin hasi duen sortzaile horietakoa bazara, hau da zure aukera! 

DEIALDIEN OINARRIZKO INFORMAZIOA