DANTZA GARAIKIDEKO HASTAPENAK

DANTZA GARAIKIDEKO HASTAPENAK
2025-2026ko Dantza garaikideko hastapenak ikastaroko izen ematea zabalik da.

Aiala Etxegarai dantzari eta koreografoak bideratuko du dantza garaikideko hastapen ikastaroa 2025-2026 ikasturtean. Asteartetan izango dira saioak, Dinamoa sormen guneko gorputzaren eremuan, arratsaldeko 18:30ean hasita, ordu eta erdi iraungo dute.

Dantza garaikidea probatu eta estilo honetara gerturatu nahi dutenei zuzendutako ikastaroa izango da hau, oinarrizko mugimenduen jakintza jaso eta hortaz gozatzekoa. 

Ikastaro honetan parte hartzeko izen ematea zabalik dago urriaren 5a bitarte.

Informazio orokorra: 

- Dinamizatzailea: Aiala Etxegarai
- Hasiera-data: 2025ko urriaren 7a
- Amaiera-data: 2026ko ekainaren 16a
- Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa)
- Eguna: astearteak
- Ordutegia: 18:30-20:00
- Matrikula-prezioa: 270€ (hileko 30€) / Kultur bonudunek, erretiratuek eta ikasleek 180€
- Matrikula-epearen hasiera: 2025ko irailaren 12a
- Matrikula-epearen bukaera: 2025ko urriaren 5a