Kulturaz Kooperatiba

Kultura osotasunean sustatzeko kooperatiba herritarra gara.
Kultur ikusgarritasuna, sormena eta transmisioa lantzen ditugu. 
 
kudeatzen ditugu.
 
Gure kultur jardunaren berri izateko, harpidetu buletinera
 

 

Dinamikoa, parte-hartzailea, zabala, herriko taldeen, eragileen eta sortzaile berrien plaza.

Kulturaren lanketa integrala.

Izaera soziala, balore eta balio finko konkretuekin gizartean kulturaren bidez bestelako eredu bat zabaldu nahi duena.

DSC_0043.jpg

 

Autonomia eta elkarlanaren arteko oreka ardatz.

Ahalmen ekonomiko propioaren eta gizarte eragile desberdinen elkarlanaren bidez kultur ahalmena garatuz.

Azpeititik eta eskualdetik sortua, Euskal Herriari begira.

Euskal kultura, euskaraz egiten eta sortzen dena, bultzatu nahi duena.

 

Herriko kultur taldeek, norbanakoek, kooperatibako langileek eta erakunde laguntzaileek osatzen dute Kulturaz kooperatiba.

Kulturaz kooperatibak kultur jarduerak garatzeaz gain, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: ostalaritza, zerbitzu teknikoak, ikus-entzunezkoak, aholkularitza ekonomikoa...

_DSC0005.jpg

 

Honako lotura hauetan, Azpeitiko kultur komunitate artikulatuaren ibilbidea eta kronologia.

2021ean sinatu zen lankidetza hitzarmena Azpeitiko udalarekin.

Kulturazen inpaktu sozial, ekonomiko eta kulturala neurtzeko azterketa egin zuen 2021ean Kultiba fundazioak.