GAZTETXOEN ANTZERKI TAILERRAK
Etorkizuneko antzezleak izan nahi baditugu antzerkizaleak formatzea garrantzitsua dela deritzogu. Hori dela eta gaztetxoen antzerki tailerrak jarri ditugu martxan, beste urte batez, Alaitz Olaizola eta Xanti Agirrebazalaren gidaritzapean. Ikasturte osoan zehar 8-16 urte bitarteko gaztetxoez osatutako taldeak izango ditugu beraien antzerkizaletasuna gogotsu lantzen.
Helburuak:
• Antzerkiaren kodeak, egiteko moduak, prozesuak eta metodoak irakastea.
• Sormena antzerkiaren bitartez bideratu eta taularatzek tresnak berenganatzea.
• Bakarka ez ezik, taldean ere proiektu eszeniko jarrai eta egonkor baten parte izateko aukera eskaintzea.
• Antzerkizaletasuna eta sormen grina barrutik bizi eta sustatzea.
Informazio orokorra:
- Dinamizatzaileak: Xanti Agirrezabala eta Alaitz Olaizola.
-
Adin tartea: 8 urtetik 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta.
-
Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa).
-
Eguna: astelehen, astearte edo asteazkenak.
-
Iraupena: saio bakoitza ordubetekoa izango da.
-
Ikasturtearen hasiera: azaroaren 13tik aurrera.
-
Ordainketa: kurtso osoko kuota 160€
