1917

Emanaldiak

  • 2020/02/01 22:00
  • 2020/02/02 19:30
  • 2020/02/03 21:00   (Ikuslearen eguna)

110 min. / 2019 / AEB / Drama /

Sam Mendes

 

Sam Mendes zuzendariak, film honekin, bere aitonari omenaldia egin dio. Izan ere pelikula, bere aitonak kontatutako istorio batetan oinarrituta dago. Kontakizun honek, mezu bat transmititu behar zuten soldadu batzuen inguruko istorioa azaltzen du, eta zein zaila gertatzen zitzaien misio hori betetzea trintxeretan.

Lehen mundu gerraren zatirik okerrenean, bi soldaduk, Schofield eta Blakek (George MacKay eta Dean-Charles Chapmanek interpretatuta) ezinezkoa dirudien misio bat jasoko dute. Horrela, etsaien lurraldea zeharkatu beharko dute, ehundaka soldaduren aurkako eraso bat saihestuko duen mezu bat emateko.

Bi protagonistez gain, Colin Firth, Benedict Cumberbatch edo Richard Madden bezalako aktoreak biltzen ditu filmak.