Ama, nora goaz? (Sanagustin kulturgunean)

Ama, nora goaz? (Sanagustin kulturgunean)

Emanaldiak

  • 2017/05/04 20:00

60 min. / 2016 / Euskal Herria / Dokumentala / +8 /

Iban Gonzalez

Munohaundi Kultur Elkarteak antolatuta ikusiko dugun dokumental honetan 1936ko gerraren ondorioz beren herrietatik bidaliak izan ziren familien egoera azaltzen da, gerra krudel haren erretagoardian gelditu ziren ama, seme-alaba eta pertsona edadetuek ere jasan baitzuten eragina. Zein zen haien erru bakarra? Beren senar eta familiakoak gudari joanak zirela gerrara, Altxamenduaren erasoari aurre egitera.

Ama, nora goaz? dokumentala Baleuko ekoiztetxeak egin du, eta hainbat eta hainbat erakunde publikok horretarako laguntza eman du, hala nola Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, EITBk, Emakundek, edota Azkoitiko, Donostiako, Elgoibarko, Mutrikuko, Zarauzko, Zestoako edo Zumaiako udalek, herri hauetatik, besteak beste, bidali baitzituzten familiak.

Dokumental hori aukera ederra dugu gure historia hurbilaren zati gogor eta samingarri baten berri izateko, etorkizunean ere gogoan izan dezagun gure herritarrek jasan behar izan zuten sufrimendua.

Dokumentalaren amaieran, elkarrizketa txiki bat egiteko aukera ere izango da, besteak beste produktorako ordezkari bat etorriko baita.