
Anari abeslari azkoitiarrak kuttunenetan gordeta duen filma aukeratu du gu guztiontzat: Nader y Simin, una separación. Zergatiaren arrazoiak berak azalduko dizkigu zuzenean, Soreasu Antzokian.
Nader (Peyman Moaadi) eta Simin (Leila Hatami) iraniarrak alaba bat duten senar-emazteak dira. Siminek herrialdea utzi nahi du bizimodu hobeagoa amesten duelako, baina Naderek alzheimerra duen bere aitaren alboan egoten jarraitu nahi du.
Banatzea eskatzen dio eta gurasoenera joaten da bizitzera. Hala ere, laguntzaile bat beharko du aita zaintzeko. Langile honen axolagabekeria batek izugarrizko ondorioak izango dituen larrialdia sortuko du.