
Gasteiz, 2009. Etxebizitza batzuen desjabetzearen ondorioz bere auzoan izandako istiluen ondoren, Lidek, abiadura handiko trenaren obretan zaintzaile gisa lan egiten duen ama gazteak, bere alaba nerabea, Ane, ez dela etxera lotara joan jakingo du. Lide, Fernando senar ohiarekin batera, alaba non dagoen ikertzen hasiko da. Aneren munduan murgilduko da eta ezezagun batekin bizi izan dela konturatuko da.