Arrugas (San Martin egoitzan)
Emanaldiak
- 2017/01/25 17:00

Emilio eta Miguel geriatriko bateko bi agure lagun egiten dira. Emiliok Alzheimerra du eta baztertuen solairura eramateko arriskua du. Miguel izango du alboan eta ahal duena egingo du hori ez gertatzeko, beste lagun batzuekin batera. Plan bat asmatuko dute, zentzugabeko bat eta hortik aurrera euren uneak umore eta goxotasunez biziko dituzte; bizimodu berri bat hasi dute. Helduentzat eginiko animazioa da, Paco Rocak eginiko komiki batean oinarritua (2008an Komikien Sari Nazionala lortu zuena).