Aterabidetik  (zinekluba)

Aterabidetik

Emanaldiak

  • 2017/05/11 21:00

30 min / Gernika-Lumo / Dokumentala / +8 /

Gernika-Lumoko Sare

Azpeitiko Sarek eta ZineKlubak elkarlanean antolatu dute Gernika-Lumoko Sarek egindako dokumental honen emanaldia eta egileekin solasaldia.

Sinopsia

“Aterabidetik”. Gehikuntzen ikus-entzunezko proiektu korala. Sarea film laburra egina. 25 gernikar baino gehiagoren artean sortua. Gernikako eta Gernikarren dispertsioaren erradiografia irudi eta soinuetan islatua.

Puzzle bat egin dugu. Ikus-entzunezkoetan lanean murgilduak dauden hainbat gernikarren artean garatua. Norberak bere begirada eskaini dio, bere ekarpena. Berea egin du partaide bakoitzak eta emaitza 28 bat minututako film labur hau da.

Dispertsioa. Urte luzez gernikar ugariren bizitzak baldintzatu ditu. Gaurdaino. Amaitu beharrekoa da, ordea. Giza legezkoa delako. Konponbiderako lagungarria delako. Film labur honek errelitate hori ikusaraztea du xede, ez besterik.

Has dadila bada norberagandik aterabidea.