"Bad boys for life"

Emanaldiak

  • 2020/02/08 22:00
  • 2020/02/09 19:30
  • 2020/02/10 21:00   (Ikuslearen eguna)

113 min. / 2020 / AEB / Komedia, Akzioa /

Adil El Arbi , Bilall Fallah

Bad Boys For Life 'bere jatorrizko tituluarekin iritsi zaigu eta ez 'Dos polícias rebeldes 3 ' izenburuarekin hasieran espero zen bezala.

Marcus Burnett (polizia inspektorea) eta Mike Lowrey (adin ertaineko krisia pasatzen ari den gizonezkoa)  kide-ohiak elkartuko dira, mertzenario batek hauen aurka mendeku hartu nahi duen une batetan, bere anaia hiltzeagatik. Horrez gain, poliziaren unitate espezializatu batekin ere ikusi beharko da bikotea, abentura berri batetan. 

Filma Adil El Arbi-k eta Bilall Fallah-k zuzendu dute. Trilogia ixteko itzuli da bikotea, baina oraingo honetan ez dute Michael Bayren zuzendaritzapean egingo, aurreko bi lanak zuzendu zituena. Bayk ez zuen interesik izan proiektuan jarraitzeko eta, frankiziaren lekukoa utzi zien Adil El Arbi eta Bilall Fallah-ri. 

Aktore lanetan, Will Smith ('Dos Policías Rebeldes', 'Men in Black'), Martin Lawrence ('Dos policías rebeldes', 'Esta abuela es un peligro'), Joe Pantoliano ('Dos policías rebeldes', 'Memento'), Kate del Castillo ('Sin Escrúpulos'), Paola Núñez ('The Son') eta Happy Anderson ('Mindhunter') aukitu ditzakegu, beste askoren artean.