Día de lluvia en Nueva York

Emanaldiak

  • 2019/11/03 19:30
  • 2019/11/04 21:00   (Ikuslearen eguna)

92 min. / 2019 / AEB / Komedia / +7

Woody Allen

Día de lluvia en Nueva York

Woody Allenen komedia erromantiko berria, unibertsitatean ezagutzen den eta New Yorken asteburu erromantiko bat igarotzea erabakitzen duen bikote gazte batean oinarritzen da. Hala ere, beren planak bertan behera geratzen dira egonaldian eguzkia desagertzen denean eta  euria egiten hasten denean. Bakoitzak bere bideari ekingo dio eta hainbat abentura komiko biziko ditu. Ashleigh-k (Elle Fanning) Roland Pollard (Liev Schreiber) izeneko zinema zuzendari ezaguna elkarrizketatzeko aukera izango du eta bere benetako nortasuna zalantzan jarriko du zinemagilearen errutina korapilatsu eta lanpetua ezagutzen duen bitartean. Beste pertsonaia ospetsu batzuekin topo egingo du, horien artean, Francisco Vega-rekin (Diego Luna)  eta honek ere etorkizunerako ateak ireki diezazkioke. Bere aldetik, Gatsbyk (Timothée Chalamet) Chan-ekin igaroko du eguna (Selena Gomez) bere neskalaguna izan zenaren ahizpa gaztearekin, eta bizitzari etekina atera behar diola ohartuko da.  Chan-ek filmaren munduan erabat sartuko du.