
Jeanette Walls kazetariaren oroitzapenetan oinarritutako filma dramatikoa da. Haurtzarotik hasi eta kazetari heldu izatera iristen denerainoko bizitza kontatzen du. Jeanettek haurtzaroan bizilekuz askotan aldatuko du. Aitak (Woody Harrelson) arazoak ditu alkoholarekin; amak (Naomi Watts), margolaria bera, gorroto du ohikotzat jotzen den bizimodua eta lau seme-alabak zaintzeko ardurari uko egiten dio. Jeannette pertsona garrantzitsu izatera iritsiko da, bere irizpideei jarraitzeari esker.