Fiz. Puro maratón  (zinekluba)

Sarrerak

Emanaldiak

  • 2017/03/30 21:00

72 min / 2013 / Espainia / Dokumentala / Ororentzat /

Rodrigo Moro

Fiz. Puro maratón

Kirolari baten ikuspuntu aberasgarrienak biltzen ditu dokumental honek. Martin Fiz (Europako txapelduna, Munduko maratoia irabazitakoa) korrikalariaren historia jasotzen du. Iritsi zen lekuraino iristeko eginiko esfortzua erakusten duen dokumentala da. Gasteizko kaleetan arrautzak banatzen hasi zen umetan, familiari lagunduz. Euskal Herriko lasterketa gogorretan hazia, maratoien ikur bihurtzera iritsi zen.

Baina dokumental honetan lorpenak eta porrotak ere erakusten dira. Azken batean, pertsona bera da goraipatu nahi dena, ez garaipenen zerrenda.

Rodrigo Moro zuzendaria bertan izango da dokumentala aurkezten. Saio hau Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiak eta Paradisu Zinema Azpeitiko Zineklubak elkarrekin antolatu dute.